2009/10/28

Reala 1- Kordoba 0. Berriz ere goi-goian!


Zergatik ez dedan lehenago ezer idatzi, Julian? Ba ez nuelako partidua ikusi, eta horrelakotan ez det jakiten zer jarri. Baino behintzat liderrak gerala gogoratzeko sartu beharko diogu zerbait blogari...
Hortxe, argazkian, ageri den jokalaria oso garrantzitsua izango dela uste det denboraldi osoan zehar. Ez dakit titular bukatuko duen, baino susmoa daukat baietz. Ez galdetu zergatik...Baino gaur jakin dugu Zurutuzak hilabeterako daukala (hasi gera...) eta nik uste det bere tokia Emilio Nsuek hartuko duela. Gainera berak esaten du aurrelaria dela, ez erdilaria. Ba berak jakingo du ondoen, ezta?
Partidura goazen. Realak Kordobaren aurka jokatu zuen larunbatean, irabazi egin zion, eta, 18 punturekin, bigarren mailako liderra da berriz, oraingoan bakarrik. Kordoban Gerardok jokatzen du, eta irakurri dut denboraldi hasieran Estradarekin konfidantzarik ez zegoelako, repeskatzea pentsatu zutela. Bueno... eskerrak... Baino goazen partidura.
Ninok esaten du partidu serioa ikusi zuela, eta Wilkinek ere berdina esan dit, azken momentura arte sufritu arren, Iñaki de Mujikak esanda (honek asko sufritzen du). Lasartek ere onartu du bukaeran bi puntu galdu ahal izan zituztela, baino zer inporta du horrek, ezta? Talde berri bat egiten ari gera, eta gainera puntuak eskuratzen ari gera, hasieratik, eta orain besteak dira: Betis, Salamanca, eta zer esan Celtari buruz...erremontatu beharko dutenak.
Hurrengo astean partidu serioetakoa. Herculesen etxean. Seguraski Martinez eta Nsue titular, eta Rivas, mmmmmm......Hemen irabaziz gero, liderrago izango gera, eta 6-3-1 batekin hasiera ederra sinatuko genuke...
Bueno, eta jada bada ordua aipamenak uzten hasteko, ezta?
Aupa Agirretxe killer!! Alicanten bi txitxarro!!!!