2009/09/29

Urriak 3: Motociclon + NCC Beasaingo gaztetxean

Urriaren 3an, larunbat honetan izango da.

Me castigo el chorizal...

2009/09/28

Gudari, herria zurekin!







Zumaian jo genuen atzo, eta Gudari Egunaren bezpera izanda, gogoan izan genituen bai guk eta bai zaleek atzoko eta gaurko gudariak. Gaztetxe berria izango omen den tokian jo genuen, Friday's Crew-rekin, eta oso ondo. 150 bat lagun izango ziren han bildutakoak eta nahiko berotu zen giroa, bezperan Oñatin baina gehiago. Aipatzekoa ikuslegoaren adin media. Nik uste det %90ak 20 urtetik behera zituela... Eta neska pila bat zeuden, erdia edo horrela...


Aurrena azpeitiarrek jo zuten, eta erakutsi zuten fresko daudela, momentu onean. Sonidoa ere ona zen eta oso ondo egon zen kontzertua. Aspaldi ez nuen ikusi Harri bateria jotzen eta nola hobetu duen!!


Kamiseta polit batzuk eman zizkiguten jotzeko antolakuntzakoek, eta kriston afaria ere bai, entzun dedanagatik, jaja! Bai gu eta bai beraiek gustora geratu ginen, eta ospatzeko parranda pixka bat egin genuen Peio eta nik, eta Fridays-eko batzuk, Zumaiako jendearekin.


Oñatin ere ondo


Han jan nuen nik nere bizitzako eskaloperik onena, Txirliren aitaren tabernan. Puntual, arratsaldeko 18.30tan joan ginen Oñatira, eta, total, ez probatzeko... Pepino erdi gaixo dabil eta Bitz-ekoei tokatu zitzaien probatzea. Talde ona Bitz, gu baino beteranoagoak, gainera! Egia esan lau taldeetan gazteenak gu ginen, ez zaigu askotan pasatzen hau!


Discipulos de Dionisos eta Señor No ziren beste bi taldeak. DDD, nahiko txintxo azaldu ziren, 19.30ak aldera, baino ez probatzeko garaiz. Señor No, berriz, DDD bukatu eta ordu erdira-edo azaldu ziren Oñatira, Lazkaon jo zutelako lehenago. Eta bi talde hauen artean, guk hainbeste izerdiarekin bete genuen plaza, hustu egin zen, jajajaja....


Oñatiar batzuk Die Toten Hosen ikustera joan ziren Bilbora, baino leialenak ez ziren falta. Leraren anekdotekin ederki pasa genuen. Agur bat hemendik eta hurrengora arte!!!

2009/09/27

Erreala 2- Huesca 0. Hiru puntu...

...eta bi izen propio: Griezmann eta Zurutuza.



Hortik aurrera, bueno... Taldearen jokoa gaur ere ez da ona izan. Asko kostatzen zaie jokaldiak sortzea eta Anoetako giroak ez die batere laguntzen, egia esan. Gaur ere, aurreneko zatian txistu batzuk entzun dira eta hauek Gorka Elustondo izan dute jomuga, gaurkoan hotz hasi baino nahiko partido ona egiten bukatu duen beasaindarra.


Garrantzitsuena hiru puntuak lortzea zen, hala ere, eta txuriurdinek kunplitu dute. Garaipen honekin goiko multzotik gertu jarri gara eta liderra, Cartagena, bi puntutara besterik ez daukagu. Hori bai, tartean beste sei talde daude, eta reala zortzigarren dago orain.


Partiduaren laburpen bat izango duzue orain, klabeak zeintzuk izan dire aztertuz.
Aurreneko poza: Griezmann titular

Matxete ez da tontoa nonbait, eta ez du hasieratik zalegoaren aurka jarri nahi izan. Anoeta guztiak esango nuke nahi zuela gazte frantziarra titular ikusi, eta hala izan da. Beste nobedadea Aranburu izan da, hasieratik jokatu du eta partido osoa gainera. Horrez gain, beste bederatziak Gironaren aurka jokatu zutenak izan dira. Hasierako hamaikakoa harrobiko jokalariekin osatu du beraz Lasartek, Bravo eta Sergio ezik.


Griezmannek ez du nolanahi ahaztuko gaurko eguna. Bere lehenengo gol ofiziala sartu duen eguna. Jokalari honek zerbait dauka, besteengandik diferente egiten duena. Baloia hartzen duenean ikusten zaio. Txukun jokatzen du eta ez du ematen nerbioso jartzen denik ere, beste jokalari batzuei, zoritxarrez, bai nabaritzen zaiena. 18 urteko harribitxi bat daukagu eta gainera, Athleticek ezin du fitxatu, jaja!!


Jokoa sortzeko zailtasun asko
Lehen denboran txuri urdinak partidua dominatzeko asmoarekin atera direla zirudien. Astean zehar Matxetek esan du gaurkoan ez zituztela lehen 45 minutuak botako, eta horretan jarri da taldea, golaren bila. Baina... talde honek zailtasun asko dauzka baloia mugitzeko, eta emaitza ez da nahi bezalako izan. Behintzat abantaila lortu dute atsedenaldirako.


Nere teoria hau da: jokalariak lotuta daude oso. Aurreko denboraldietan bezela. Talde gaztea da, eta ez dute "suelto" jokatzen, ez huts egitera joaten direnaren sensazioa hartzen diet. Nik ez dut uste talde txarra daukagunik, ezta gutxiagorik ere. Jokalari batzuei asko pisatzen die egoera honek (Estrada, Elustondo...) eta harmailetako txistuek ez dute ezer ere laguntzen. Lotsagarria da "zaletu" batzuena. Geratu zaitezte etxean!!!

Honen ondorioa izan da lehen denbora txarra. Ez lehengo astekoa bezain txarra, baino nahiko txarra. Huescak dominatu du eta nahi bezela menperatzen zituzten erdilari txuriurdinak. Gainera, Errealak oso falta gutxi egin ditu eta ez zuen dinamika hau geratzen. Eskerrak Griezmannek baloi hura sareetara bidali duen, gainera hanka eskubiarekin, eta goletik aurrera gauzak hobeto egiten hasi da Erreala. Liberazio bat, zalantzarik gabe.

Nik bigarrena deskansoa aurretik sartzeko esperantza neukan, taldearen jokoa ona ari zelako izaten, baino ez dute asmatu.


Atzeegi defenditzen dugu
Nere ustez Errealak zelai gehiegi uzten dio aurkariari. Ez bakarrik gaur. Zelai erdian hasten gara defenditzen, eta, horregatik, Huescak posesio haundia izan du gaurko partiduan. Gu gara etxekoak, eta guk eduki behar dugu baloia, ezta? Beraiek, berriz, gorago presionatzen zuten, eta Erreala ez zen kapaz Aranburu eta Elustondo bilatzeko eta baloi luzeekin ezin aukera asko egin...


Bigarren zatia hasi da, eta lehenengo zatiko berdina. Huesca dominatzen. Eta azken minutuak arte garaipena ez da ziurtatuta egon. Gainera uste dut Huescak merezi zuela puntu bat gutxienez gaurkoan. Izan dituzte aukera garbiak.


Ongi etorri, Zurutuza

Hau izan da bigarren zatiko berri ona: Zurutuza jokatzen ikustea. Aurrena Matxetek Agirretxe Buenogatik aldatu du. Dirudienez, usurbildarrak mina zuen edo gaixo zegoen. Bestela ez det ulertzen aldaketa. Sekulako obazioa jaso du zelaia uzterakoan. Eta gero, Sergio-Zurutuza aldaketa etorri da. Eta, sentitzen det, Sergio, baino uste det bastante aulki txupatzea tokatuko zaizula denboraldi honetan...

Nik ez nekien nola jokatzen zuen Zurutuzak, baino Porronek esan dit Sansen "la hostia" zela eta aldaketa ona zela. Nik, nire ezjakintasunagatik, Rivasen alde egingo nuen zalantzarik gabe, baino ikusi da Matxetek gustoko duela Rocheforteko jokalaria eta lehenbailehen taldean sartzen joatea nahi duela.


Dabid hasi da taldeari patxada ematen. Baloia hartzen zuenean, eduki egiten zuen berak, estali eta txuriurdin pasa. Erreza, ezta? Ba ez da hain erraza, edo Errealak gaur egun ez dauzka jokalari asko hori egiten dutenak. Beterano bat zirudien. Pare bat jokaldi onak izan ditu, aurrera begira, eta lana ere asko egin du, hain faltan botatzen nituen faltak ere eginez. Zorionak!! Gola falta izan zaio, eta hau ere aurkitu du ia-ia, Aranbururekin egindako bat-biko batean. Berri oso ona jokalari honek eman diguna, eta orain minutuak behar ditu taldan jokalari garrantzitsu bat izateko.


Matxeteren hirugarren aldaketa Griezmann-Bergara izan da eta frantziarrak bere biziko txalo zaparrada entzun ahal izan du, merezitakoa.


88ra arte itxoin behar, eta Buenoren eskutik

Carlos Bueno ez dago ondo fisikoki. Hobeto esanda, oso gaizki dago, eta nabaritu egin da. Jarrera, berriz, ona du, eta nik uste det jendeak begi onez begiratzen diola, borrokatzen duelako. Gure kuadrilatxoan, behintzat, detraktore bakarra dauka eta besteoi ez zaigu fitxaketa txarra iruditzen. Balbik ba dauka lana berarekin, dena den. Jokaldi batean barregarri geratu dela esan behar da, eta gero kristoren ostikoa eman dio Huescako porteroari. Barre algara ederrak entzun dira.


Baino uruguaitarra protagonista bilakatu da gaur. 88. minutuan garaipenaren gola sartu du, batere klaridaderik gabe eramandako erasoan (motel samar dago eta...). Azkeneko momentuan atezaina eta atzelari bat eserita utzi ditu eta kristoren "txitxarroa" sartuta bezela, joan da kornerrera ospatzera, Anoeta estasian utzita. Hiru puntuak etxean utzi ditu aurrelariak. "Tres pointos".


Lehenago ere izan du gola sartzeko aukera Buenok. Korner batean izan da, ba zen ordua!! Niretzako kornerrak aukerak izan beharko lukete, eta Premierrean banengo bezela bizitzen ditut. Horregatik asko haserretzen naiz gaizki ateratzen direnean. Bai kornerrek eta bai falta arriskutsuak. Baino gaur Buenok ia sartu du, eta ematen du baduela goleadore sena. 2 badaramatza jada, eta asko jokatu gabe.


Beharrezkoak ziren hiru puntu, eta orain Soriara
Taldeak zelai erditik agurtu ditu zaleak partidu bukaeran. Nire ustez esan nahi zuten : "a ze lasaitua hartu dugun denok, eta ia hemendik aurrera gehiago asmatzen dugun. Kristoren gogoa daukagu zuei garaipenak eskeintzeko". Eta egia da, jokalari hauek Erreala lehenengo mailara igo nahi dute, eta ez daukate kulparik klubaren egoera txarrean. Eta zale batzuk, potrotaraino daude, eta ez daude bat ere pasatzeko asmoarekin. Ba, zaleen ulermen eta pazientzia gabe, jai dago...Jokalari hauek onak dira, gure babesa bakarrik behar dute talde ona izateko. Sarasola, Griezmann, Zurutuza, Estrada, Agirretxe...denen artean zenbat partidu jokatu dituzte ba?


Garaipen honekin, gipuzkoarrek 9 puntu dauzkate, zortzigarren dira, eta bi puntutara daukate lidertza. Koktel honekin, uste det zale asko joango direla hurrengo asteburuan Soriara. Los Pajaritosen gainera, Errealak irabazi egingo du, beraiek ere nazkatuta daudelako bigarren mailan jokatzeaz eta aurten pausu sendoz gorako bidea hartuko dutelako. Oraindik ez digu inork irabazi, ez ahaztu!


Izen propioak

Lasarte: Ondo Griezmann eta Aranburu jartzen. Nik Rivas botatzen det pixka bat faltan, uste dut esperientzia eta ofizioa ematen diola taldeari. Baino ikusitakoa ikusita, Lasartek asmatu duela esan daiteke. Sekulako lasaitua hartuko zuen Martinek, eta nik nahiko mugitua ikusi det bankilloan. Gaur galtzea ez zen samurra izango. Cocolisok ez du minutu bat ere jokatu.

Bravo: Porterazo. Hankakin hobeto ikusi izan dugu, baino bestela oso ondo, para bat gol argi atera ditu ate azpian.
Sarasola: Niri gustatzen zait, baino igual pixka bat berde dago oraindik. Aurreneko zatian bere aurkariak irabazi egin dizkio lehia guztiak. Bigarren zatian igotzen saiatu da gehiago. Ondo.

Estrada: Ez dakit nik laterala den. Defenditzen zailtasunak ditu. Hori bai, asko igotzen da eta Prietok beti inguruan dauka zarauztarra. Bigarren zatian pare bat jokaldi on. Badago debatea Txarli edo Estrada. Nik oraingoz Estrada utziko nuke.

Elustondo: Jokalari ona izango da. Seguru. Behar duena da sinistea ona dela, eta "hemen nik agintzen dut" esatea. Eskaintzen da, baino erantzukizun haundiagoa hartu behar du jokaldia hasteko. Bigarren zatia nahiko ona. Niri Aranburu-Elustondo tandema asko gustatzen zait. Hazitzen.

Aranburu: Nahiko puntu ona hartu duela dirudi. Erdialdean presentzia haundia izan du gaurkoan.

Xabi Prieto: Gehiago nahi dugu. Gaur ere bere regate ikusgarriak ikusi ditugu (bizpahiru) baino dauzkan dohaiekin denen gainetik pasa beharko luke. Esan behar da, baita ere, taldeek jada ezagutzen dutela eta oso markatuta egoten dela partiduro.

Agirretxe: Gaur ez da bere egun onena izan, baino saiatu da beste baselina bat egiten. Eta bigarren zatian "panzer" bat bezela sartu da erdiraketa bat buruz errematatzera (falta pitatu diote).

Sergio: Saiatu da pase onak egiten eta bigarren zatian aukera garbi bat huts egin du. Ez hotz ez bero.

2009/09/24

Orreaga 778, beti aurrera!!




Orreaga 778 taldeak "Aurrera!" diskoa atera berri dugu, eta orain kontzertuak emateari ekingo diogu hau aurkezteko. Bihar, irailak 25, Oñatin izango gara eta etzi, 26, Zumaian. Aurrerantzean Deba, Elgeta, Izurtza, Ibarra, Donosti, Azpeiti izango dira joko dugun beste toki batzuk. Diskoa eta kamisetak salgai daude jada eta orreaga-778@euskalerria.org edo myspace.com/orreaga778 helbideetan lortu dezakezue informazio gehiago.

Irailak 25, Oñatiko jaietan:

Bitz
Orreaga 778
Señor No
Discipulos de Dionisos

Irailak 26, Zumaiako gaztetxean:

Orreaga 778
Friday's Crew

2009/09/21

Erreala 2-Girona 2. Etxean irabazi beharra dago!!!


Beti bezela, kriston ilusioakin jun gea Anoetara. Anboton kafe bat hartu, eta motoan gindoazela goleada bat izan zitekeela komentatzen genuen. Ez dakit zergatik, baino noizbait egin behar du eztanda talde txuri urdinak. "Quemar aceite", Matxetek esaten dun bezela...


Baino beste egun batean izan beharko du. Errealak puntu bakarra lortu du ( ta eskerrik asko) eta eman duen sensazioa ez da batere ona izan, batez ere lehenengo zatian. 45 minutu zalegoa aspertzeko, pentsatu det nik zelaian...70 minutura arte itxoin behar da golaren bila joateko edo? Kozka egin behar da lehenengo minututik.


Claves del partido:


1.-Primera parte muy floja. Lo de Cocoliso es para mosquearse y mucho. Se me ha acabado la paciencia con estos fichajes extranjeros de medio pelo que se piensan que son Messi.


2.-Segunda parte bastante mejor. Como digo siempre, lo único que pedimos es ver en cada partido un equipo que vaya a por el partido, a muerte y que lo de todo en el campo. Lo de la segunda parte se ha parecido más a esta descripción. Grande Griezmann (titular sin duda), que me parece que es de lo mejor que tenemos en este inicio de temporada y tiene mucha hambre. Sin olvidar a Agirretxe, que se está saliendo, y a esta media se lleva el Pitxitxi. Si mete más de 15 goles y no subimos es para...no se...


Y los centrales y Bravo también bastante bien, y se supone que esa es la base de un equipo ¿no?. Incluso Sarasola me ha gustado y no le he visto peor que De la bella, aunque tiene que centrar mejor. Por mí titular, que para algo es de casa. Me he alegrado mucho por Aranburu, el gran capitán, un jugador que te cagas y que ojalá encuentre su mejor nivel. Bueno mejor que contra el Murcia (si pelea así de puta madre), y Elustondo se tiene que echar más el equipo a la espalda por las condiciones que tiene, pero a ver si va pillando madurez con los partidos. Ah! Y los cambios de Matxete me han gustado también, ha conseguido darle pegada al equipo, sobre todo quitar a Cocoliso (que no estás en la liga colombiana). Y volviendo a Cocoliso, que todos comentan que "el nivel dado en pretemporada...", qué nivel? porque yo le ví en Eibar y ya me dió bastante mala pinta...


Perdón por criticar a nuestros jugadores, pero este escudo se merece un mínimo, y después de ver desfilar a Abreu como si fuera Van Basten, que el hijoputa demostró cómo puede vivir un delantero sin tener ni sprint, se me ha agotado la poca paciencia que tenía.


Resumiendo, que hay que echarle más huevos, y que el Girona no se puede llevar un punto de Anoeta. Si se gana por juego mejor, pero si no se puede, hay que ganar por actitud, que jugamos en casa, hostia!!


Aupa erreala!!


P.D.: La nota fea la han puesto algunos subnormales que han hecho pintadas en el estadio, concretamente "arriba españa", "skins donosti", "peña musikos.....no se qué" y algo de la falange también. Faxistak sutara!!!

2009/09/20

El jugador y la jugada

Ahí la tiene Maradona, lo marcan dos, pisa la pelota Maradona. Arranca por la derecha el genio del fútbol mundial. Puede tocar para Burruchaga... Siempre Maradona. ¡Genio, genio, genio! Ta, ta, ta, ta, ta ... ¡Gooooooool gooooooool! ¡Quiero llorar! ¡Dios santo, viva el fútbol, golaaaazo! ¡Diegoooool! ¡Maradona! Es para llorar, perdónenme, Maradona en recorrida memorable, en la jugada de todos los tiempos, barrilete cósmico, ¿de qué planeta viniste para dejar en el camino a tanto inglés, para que el país sea un puño apretado gritando por Argentina? Argentina 2 - Inglaterra 0. ¡Diegol, Diegol!, Diego Armando Maradona. Gracias, Dios. Por el fútbol, por Maradona, por estas lágrimas, por este Argentina 2 - Inglaterra 0.

Erreala 5- Girona 0

Hauek botatzen zizkioten potruak bota ezkero ez dao guri irabaziko digun Gironarik!!!!!

Aurrera mutilak!!!

Amor, curiosidad, prozac y muchas dudas!!!

Amigos vascos!!!!

Muchas chicas de por aquí dicen que no nos enteramos de nada en la cama¡¡!! Será posible??? Este es un libro que, dicen, ayuda a los despistados. No se si ayudará a conocer mejor el sexo femenino pero, bueno, el libro ya mola...

Tiene un poco de punk, un poco más de sexo y de drogas también tiene lo suyo...Se lee muy fácil.

Kalekumeak, los más grandes!!!


Hemen daukazue Barduliak eman duen Oi! talde haundienetako bat: Kalekumeak!!

Ikusi dezakezuten bezela, Karabu bai!! skinhead bat zan, edo hori ematen du behintzat pinta horrekin. Orain Ginebra aldera dijoa aktore karrera arrakastatsuarekin jarraitzea baino... hauek dira zure sustraiak, Jonan!!!!

Kalekumeak asesinos!!!!

Edición de su disco fantasma ya!!!