2009/10/29

Purple weekend, jungo al gea?


Abenduan hasieran ospatuko da Leonen Purple Weekend jaialdia. Mod eta sixties jaialdietan garrantzitsuenetakoa da jaialdi hau, Xixongo Euro Yeye-rekin batera. Bietan egon den jendeak esan digu hemengo giroa hobea dela, eta igual animatuko naiz aurten, lehenengo aldiz.
Taldeei buruz ezer gutxi dakit, niri gehien interesatzen zaidana skuterrak ikustea, allnighter-ak(beti erakarri naute) eta jendearen itxurak ikustea. Hori da egia. Musika aldetik belarriak irekita joango naiz, eta bereziki Top Models taldeari, bertan jotzen baitute orain Gil anaiek, Brighton 64 talde mitikokoak, bai.