2009/10/21

Lehenengo filma, laburra. "Amuak" (2004)


Eitb-ko web orrian salseatzen, laburmetraiak aurkitu ditut. Denak, hiru, Euskal Herrian egindakoak. Hoietatik, bat gustatu zait gehien: "Amuak" izenekoa, Koldo Almandozek (1973) egindakoa. Arrantzale bati buruz dijoa, eta ez da batere astuna egiten, 9 minutu ditu, jajajaja!!

Aktore printzipala Kandido Uranga da (bai, bai, the basque voice) eta Donostiako kaleetan girotua dago, kaian bai behintzat.

Hemendik aurrera pelikulen kritika gehiago sartzeko asmoa daukat, internetetik jeisten ikasten dedan bezain pronto. Atzo "Mi super ex-novia" ikusi nuen baino ez zuen nere blogean sartzeko puntuazioa gainditu...