2011/02/28

Berlinen- Schokoladen

www.schokoladen-mitte.de

 Bai, egia da, web orria alemanez dago...Ba okupaetxe-areto honetan kontzertuak egiteko txoko mundiala daukate. Aurreko ostiralean egon nintzen ni Pttrns ikusten, post-punk edo horrelako zerbait. Oso ondo zegoen baino jende pila bat...gehiegi. Imajinatu Txarrantxa baino pixka bat haundiagoa eta topetara beteta. Larunbatean ere kontzertua zegoen, bi ska talde. Aurrekoan pentsatzen egon nintzan, Euskal Herrian gero eta traba gehiago jartzen dituzten bitartean, Berlinen horrelako txoko pila bat daude musika zuzenan ikusteko, lasai asko. En fin...
Ba txokolate fabrika izan zen honetan (1911n sortua) ia egunero egoten da zerbait. Normalean musika, baino baita antzerkia ere. Eta beste taberna antzeko bat ere badauka, lasai egoteko dozena bat mahaiekin. Eta hori dena, beheko solairuan; ikusten dezuen bezela, ez da solairu bakarra...
Eta aretoaren sarrera gainean ikusi dezakezuen pankartak Liebigstr. 14ko etxe okuparen alde egiten du, itxi nahi omen dutelako-edo. Lehengoan Polizeiak behintzat han zebiltzan miaketa lanetan, eta kanpaina indartsua dago egunotan Berlinen etxe horren alde.
Helbidea: Ackerstrasse kalea. (Mitte)

2011/02/23

Munduko jokalari espektakularrena: Robben


Sarrera berri hau bundesliga eta bertan jokatzen duen jokalari batetaz hitz egiteko baliatuko det. Liga honek ez dauka dizdira berezirik. Joan den jardunaldian laburpenak ikusi nituen eta maila ez da oso altua.

Baina sorpresa batzuk eman dizkit Alemaniako ligak; bat, St. Pauli talde mitikoa lehen mailan dago eta nahiko ondo dijoa gainera, taularen lehen erdian, eta bestea, munduko jokalari espektakularrenak bertan jokatzen du, bai, bai...

Eta futbolarekin jarraituta, atzo Inter Milan-Bayern Munich ikusi al zenuten? Inter izan zen iazko txapelduna....eta nola lortu zuten, ze daukan "joko estilo"arekin, ez det ulertzen. Aurten Bayern berriz finalean.

Vier räder 2



2011/02/11

Eisern Union!! Eisern Union!!

Edo nola sentitu gustora futbol zelai batean bufanda ta txapel zuri-gorriak dituztenen artean eta gainera Union! Union! kantatzen...

An der Alterei zelaira nijoan, lehengo astean, Dabiden moduan Goliat menderatzen, Hertha Berlin Olimpiastadionen 1-2 irabazi zuen taldea ikustera: Union Berlin, nere talde berria Realarekin batera. Gaurkoan ezin garaipena lortu (3-3 Osnabrucken aurka) baina irrifarrak zaleen ahoetan irauten zuten partidu amaieran.

Köpenick geltokian gizon adeitsu batek bi Union zaleen eskuetan utzi nau, eta esan die "Er ist Baskisch, und spricht ein bisschen Deutsch, er gehe sehen Union" (edo holako zerbait). Alegia, bere lana bukatutzat eman du, baufanda gorriko gizon gazteago bat ikusi duenean; bere lana ni Union Berlinen zelaira iristea zen. Bi gizonekin egin det falta zen bidea, km. bat gutxi gora behera, eta galdetu diet bidean ea garagardoa ateratzen zuten zelaian, Espainiako ligan debekatua zegoela eta....parra egiten zuten eta nik pentsatu det: "ba orduan ez..." "Bai, baina plastikozko basoan, ikusiko dezu!" esaten zuten. Uste nuen katxondeoan ari zirela...

Ba ez, plastikozko basoan, baino alkoholdun garagardoa!!!! Eta tipoa indignatua, jajaja An der alterei zelaia, 10000 tipo zutik , 5000 baino gutxiago eserita. 500 bat Osnabruck-ekoak (Alemaniako beste aldeko hiri bat) ostiral arratsaldean Alemania gurutzatu dutenak bere taldea ikusteko (ostiral arratsaldea, ez ahaztu). Zelaia, Atotxaren oso antzekoa, polita. Hori bai, zelaia oso gaizki. Ezagutzen nauzuenak badakizue ze nolako irrifarra edukiko nuen nik horrelako egoera batean, eta gainera litro erdiko garagardo batekin esku artean. Ba bai, ni bakarrik deskojonatzen nintzen...Ez balitz hotzagatik....

Irrifarrea Osnabruckekoi jarri zaie laister. 0-1, eta bigarren zatia hasi ta gutxira, 0-2. Hala ere, Unionen zaleak animatzen geratu gabe (fondo ederra daukate, 3.000  baino gehiago kalkulatu det). Total, hasten dira Unionekoak gogo pixka bat gehiago jartzen bigarren zatian eta markagailuari buelta ematea lortzen dute, 1-2, 2-2 eta 3-2koa ere bai. Orduan ya aspaldi bizi ez nuen giroa futbol zelai batean; egitan, ez ziren 20.000 ikusle baino gehiago egongo, baino erdia baino gehiago kantatzen, tipo Inglaterra!!! Eta horrelako batean, 81. minutua, Unioneko defensa batek kriston kagada (baino kristona), barkatu baino oraindik ez ditut jokalariak ezagutzen, jaja eta 3-3. Jode.....
Baino, hori eta gero, Unionek bi aukera oso garbi, jaurtiketa bat langara....eta 85. minutuan, eskuak area barruan eta penalti!!!!!!!!!!! (zalantzazkoa, baino ze inporta du...) Justo penaltiak botatzen dituena zaleek gehien maite duten jokalaria da, Matushka, kapitaina, eta imajinatu: zaleen aldean penaltia, denak kantatzen, Matuuuuuuushka, Matuuuuuuuuushka (ni pentsatzen nengoen, animatu baino gehiago presioa jarriko lidake neri horrek) eta Matuuuuuuuushkak gora.

3-3. Ezin garaipena lortu baino taldeak zelaiari buelta eman dio eta zaleak a tope. Egia esan, uste det 40 urte zirela Unionek ez ziola Herthari irabazten, eta igual horregatik izango da, baino neri berdin zait, ni hor egon naiz hori ikusteko, eta hurrengo partidua etxean, otsailaren 25ean Munich 1860ren kontra. Hor egongo naiz baita ere, eta kronika jarriko det.

Ze...ez da asteburua hasteko batere plan txarra, eta hori berbera pentsatzen zuten bueltako trenean kantatzen eta parrez zetozen ehundaka lagunek. Zale bat gehiago daukazue gaurtik.

Und niemals vergessen - Eisern Union!