2009/10/20

Levante 1-Reala 0. Zelaia oso gaizki zegoen...




A ze argazkia, e!!

Ez det itxurazko argazkirik bilatu lantokian, kapatutako ordenagailuan. Oraingoz honekin uzten dizuet, eta aurrerago aldatuko det. Inpaktatu egin nau argazkiak, "Garaipena edo heriotza", jajaja!! Eta azkenak dijoaz!!!!



Bueno, ematen du atentzioa beste gai batzuetara eraman nahi dudala (eta hala da, inori ez zaio bere taldearen porrotaz hitz egitea gustatzen) baino zerbait komentatu beharko da. Nahiz eta ez nuen partidua ikusi. Aurreko sarreran esan bezala, Iñaki de Mujika izan nuen lagun atzoko partiduan.



Galdu arren, hirugarren jarraitzen dugu, liderretik puntu bakarrera, eta esan beharko da ez dela hain ihardunaldi txarra izan, ez badugu kontutan hartzen irabaziz gero zein ondo jarriko ginen...Levantek (portzierto hauek ere 100 urte betetzen dituzte) baja asko omen zituen, baino badaezpada bigarren mailako jokalari nazkagarrienak jokatu zuen, Ballesterosek, alegia, eta gainera penalti baten bidez hiru puntuak eskuratu.



Nik laburpena ikusi eta kronikak irakurri ditut eta bi gauza: bat, zergatik aldatzen du Matxetek beti hain azkar Agirretxe? Azken partiduetan beti bera izan da aurreneko aldaketa...Eta bi, Rivas, eskuak bizkar atzean jarri itzak, motel!!! Eta besterik ez, ez dirudi irabaztea merezi genuenik, ez baitet arriskuko jokaldi bakar bat ere ikusi youtuben. Hurrengoan izango da!! (Baino ez det nik ikusiko, kaguendios!!!)