2009/10/29

Gontxa, 2013ra arte. Eskerrik asko ta zorionak!!!

Mikel Gonzalez arrasatearrak kontratua berritu du Realarekin. 2013era arte talde txuriurdinean jarraituko du, ezustekorik ezean (horrelakoak ere gertatzen dira). Atzelariak 24 urte ditu, 94 partidu jokatu ditu Realarekin eta zurrumurruek zioten beste talde batzuen begietan zegoela.

Aspaldian zebiltzan gaiarekin bueltaka eta nahiz eta Gontxa kluba asko sentitzen duen jokalaria izan, beldurra zegoen beste klub batera joango ote zen (aurrekariak ez dute lasai emateko arrazoirik ematen). Baino Xabi Prietok, Aranburuk, Labakak, Zubikaraik eta beste batzuk egin bezela (eta De Cerio, Castillo eta beste batzuk ez bezela) Gonzalezek gurekin segitzea erabaki du.

Horrelako jokalariak ikustera joaten naiz ni futbolera. Eta eskeintzarik zuen edo ez zuen ez dakidan arren, bizitza dirua besterik ez dela pentsatzen duzuenoi, esaten dizuet: que os den por kool!!! Oraindik geratzen da sentimendua futbolean eta Realean, eta hori agortzen denean....denok etxera! Ez dago zer eginik!

Eskerrik asko Mikel, eta hurrengo mailan lehenengo mailan jokatzeko zure nahia bete dezazula!!

2 comentarios:

  1. Apa Ijurko!! Julian naiz! Atzoko artikuluan ezin zen komentariorik jarri, beraz ezin izan nuen ezer komentatu!! kriston parrak bota nitun larunbatean Realaren gola Iñaki De Mujika-ri entzuten... "el del moñooooo!!!! que ha metido el del moñoooo!!!!!"

    ResponderEliminar
  2. Pues claro!! Y os vamos a ganar además!!
    Aupa real!!!

    ResponderEliminar