2009/12/23

"Rompepistas"-Kiko Amat. Punk eta skinak Sant Boin 80. hamarkadan

Azkenean bukatu det. Hilabete pare bat baneramazkien liburu honekin esku artean eta, hasi nuenetik bukatu arte beste bi liburu sartu dira tartean. Ez naiz oso liburuzalea, baino gainera, idazle honen estiloa kostatu zait, nahiz eta gaia gustatu.

Aurreneko liburua izan da Kiko Amati irakurtzen diodana. 80eko hamarkadan kokatzen da gaia, Sant Boin, Bartzelona inguruko herri batean, langileen etxebizitzek osatutako herri batean. Rompepistas, protagonista, eta lagunak punkak eta kaskamotzak dira, eta talde bat ere badute: Las Duelistas. Generation X taldeari aipamenak konstanteak dira eta beste talde batzuk ere badaukate beren tokia nobelan: RIP, The Clash, Specials...

Gaiari buruz esan behar dut atsegin dudala, baino pixka bat kargatuta nagoela 80eko hamarkadari egindako gehiegizko "retrobegiradaz". Baino bueno... ondo. Nobela lehen pertsonan kontatuta dago eta niri buruan geratu zaidan ideia nagusia hau da: nobelako "Rompepistas" Kiko Amat al da bere gaztetasunean? Tipo honen ibilbidea pixka bat ezagututa, enkajatu dezake, eta hori jakiten saiatuko naiz, besteak beste, orain arte kataluniarrak idatzitako beste bi nobelak irakurriz: "El día que me vaya no se lo diré a nadie" eta "Cosas que hacen BUM".

Estiloari buruz, eta hori izan da nobela irakurtzen hainbeste denbora izanaren arrazoi nagusia, pixka bat pisutsua egin zait. Beste blogen batean irakurri det erabiltzen dituen koletilla horiek irakurlearenganako gertutasuna ematen diotela. Niri, berriz, "no preguntéis" edo "échale la culpa al boogie" esaldiak, liburuan hamarnaka aldiz errepikatzen direnak, nekatu egin naute

Hala ere, atzo, azken 50 orriek iritzia zertxobait alda arazi zidaten, eta bukaera ere gustatu zitzaidan. Horregatik, eta blog honetan lantzen ditudan gaiekin bat datorrelako (bueno, futbolarekin ez asko) gomendatzen dizuet liburu hau.


* Si alguién lo pide, estoy dispuesto a traducir este texto al castellano.

No hay comentarios:

Publicar un comentario