2009/12/20

"Rockers" (1978). Rastafarien lehenengo pelikula.

Azkenean jaitsi det pelikula bat internetetik. "Rockers" izan da aurrenekoa, reggaeari buruzko pelikula aitzindaria. Asko gustatu zait eta oso interesgarria izan da ikustea nola hitz egiten duten inglesa jamaikar hauek. Oso bitxia eta barregarria ere bai batzuetan.

Uste det aktoreak ez zirela profesionalak, hau da, bere buruaren papera egiten ateratzen direla. Besteak beste: Gregory Isaacs, Horsemouth, Jacob Miller etab. Orduko sound system eta reggae talde batzuk ikusteko aukera paregabea, pelikulak oso erreala baitirudi. Eta haiek zuten bizimodua ezagutzeko ere. paregabea. Ez zuten lan askorik egiten hauek!! Pelikula ikusi eta gero ikasten hasi behar det nik, eta pufff!! Gogo guztiak kendu dizkit pelikulak...Hau ikusi eta gero plan onena porro bat piztu eta reggae pixka bat jartzea..
A! Bizitzan ikusi ditudan txurro haundienak ditu pelikulan aurrena hitz egiten duen tipoak....
Pelikula deskargatzeko: http://modschile.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario