2009/12/26

"Oi! A view from the dead-end of the street" (1981). Kaleko musika. Kaleko jendea. Kaleko arazoak.

Oso liburu interesgarria da hau Oi! musika nola jaio zen ezagutzeko. 50 orrialde besterik ez dira, eta argazki askorekin gainera. Beraz, eserialdi batean erraz irakurri daiteke. Liburuak Oi! doinuen aurreneko pausuei buruz hitz egiten du eta lauzpabost ataletan Garry Johnson eta Garry Bushellek beren ikuspegia orduko elkarrizketa eta prentsa errekorteekin nahasten dituzte. Bushell orduan Sounds musika aldizkarian zebilen lanean eta Oi! musika gertutik jarraitu zuen, tartea eginez aldizkarian. Orduan Oi! musikaz hitz egiten zuen kazetari bakarra, esaten dutenez.

Liburu hau irakurrita, nahiko argi geratzen da Oi! musika kalean eta kaletik jaiotako musika estiloa izan zela, punk musikak egin zuen aldaketatik ihes egin nahian, eta jatorrizko izaera errebeldea mantenduz. Garai haietan (80ko hamarkadaren hasiera) punk musika "ofizializatzen" ari zen eta prentsa eta politikoak bere izaera puskatzailea "biguntzen" saiatzen ari ziren (beti egiten duten bezala). Orduan punk musikaren inguruan zebiltzan zenbaitzuk, langileri klaseari lotutagoak zeudenak Oi! musika sortu zuten: by the kids for the kids!! Eta inorrekin ezkondu gabe.

Egia esan, ordukoak ez dauka zerikusi haundirik oraingoarekin, eta Gipuzkoan argi ikusi daiteke. Orain esaten baduzu "niri politikoak bost", "niri nire egunerokoa inporta zait", badakigu zeintzuk gainera botako zaizkizu, apolitiko pegatina jarrita. Baino Oi!aren eta skinhead mugimenduaren sustraia horixe da bereziki, hori horrela da. Gero hitz egin ahal izango dugu Euskal Herrian egoera ezberdin bat daukagula eta nola pasa daitekeen politikaz eta hori dena...baino gauza ez da politikaz pasatzea (ezinezkoa), baizik eta politikoez pasatzea, eta hori egiten duten hainbat eta hainbat ezagutzen ditut nik nire auzoan, denak langileri klasekoak, baino inork ez dauka kaskamotza...

Gai honi lotuta, Quique Skatalak hausnarketa interesgarria egin zuen duela hamar bat urte, skinhead mugimenduari buruz, eta hein haundi batean ados nengoen berarekin. Niri ere gogorra egiten zait "no red no fascist" irakurtzea, baino mugimendu musikal hau horren gainetik zegoen denok dakigun urteetara arte. 80eko hamarkadaren hasieran NF partidua skinheadak bere aldera eramaten hasten den arte.

Ba horixe, gaur egun mugimendu honen inguruan gaudenoi bere sustraiak ezagutzea ez datorkigu gaizki. Oi!, having a beer, having a laugh!

No hay comentarios:

Publicar un comentario