2009/11/23

Reala 1-Cartagena 0. Hori dek tensioa askatzea hori!!!!!


90 minutua. Reala nagusi da jokoan baino aukerak sortzeko orduan zailtasunak ditu. Azken bost minutuak azkar joan dira Cartagenak laaaaasai jokatutako bi jokaldietan. "Ze pardiloak garen!" da Anoetan gehien entzuten den esaldia. Realak falta-korner bat duela minutu batzuk atezainaren eskuetara bidali du, sei aurrelari txuriurdin area barruan zeudenean. Desesperantea...

Badirudi, hamarren aurka arituagatik ere, joan egingo zaigula aukera Cartagena garaitu eta sailkapenean postu bat aurreratzeko. "Taldea nekatuta dago", "Balbi dimisión", "aldaketak lehenago, Lasarte!" eta horrelako oihuez inguratuta nago. Romanellik "bi jokaldi, bi jokaldi" errepikatzen du eta nik zalantzak ditut.

Baino baloia Nsueri iritsi zaio, honek, bizi, erdiraketa zail bat jarri du eskuin oinarekin eta hor azaltzen da "aspaldiko" Agirretxe, eta goooooooooooooooooolll!!!!!! gooooooooolllll!!!!!!!!goooooooooooollllll!!! Futbolak tentsioak askatzeko balio duela diote. Nik hilabete guztikoak askatu ditut gaurko golean!! Futbola pasioa da, eta niri ez kendu horrelako golak ospatzeko gozamena. Ez daude gauza asko bizitzan horrelako egoera animikora eramaten nautenak. Ez galdetu zergatik ze ez daukat erantzunik. Futbola. Reala. Gola. Hiru puntu. Poza.

"Zuhaitzek ez digute zelaia ikusten uzten" edo horrelako zerbait...

Bueno, partidu ondorengo estasia jaitsita (haundia izan da), lantokiko ordenagiluan nago, eta partiduak merezi duen azterketa egiten saiatuko naiz. Lehenengo eta behin, barkatu baino 20. minutuan ailegatu naiz....

Lehenengo zatia txarra. Berriro ere ez zait iruditu taldea golaren bila joan denik, eta aurreneko zatia, zakarrontzira bota ez nuke esango, baino ezer gutxi egiteko baliatu dute gipuzkoarrek. Nire ustez, Cartagena hobea izan da aurreneko zatian. Esan behar det baita ere ez zaidala gustatu Bueno-Agirretxe aldaketa, eta Realaren aukera garbienean zeharo berekoi egon dela uruguaitarra Anttoniorekin. Hauek ez al ziren etxe berdinean bizi? eskerrak...

Bigarren zatian animatu da partidua. Eta gehiago Cygan atzelari frantziarra kaleratu dutenean (toooontooooo!). Deskantsuan aldaketan bronka egon da fijo, ze Realak bigarren zatian beste aurpegi bat erakutsi du. Partiduaren bila joan dira, eta horren saria jaso dute partiduaren ondarrean. Porronek esaten du aldaketak berandu egin dituela Lasartek. Nik ez dakit berandu ala ez, baino uste det mesede egin diotela aldaketek taldeari (Aranburu-Nsue eta Bueno-Agirretxe). Niri Nsue asko gustatzen zait; uste det ez dagoela jokalaririk taldean bere mugikortasuna dutenak eta pertsonalki horrelako jokalariak nahiago ditut: aktiboak, hanka sartzen dutenak...

Total, hiru puntu, golaveragea alde, gutxienez bigarren, 25 puntu, eta bosgarren garaipena segidan etxean. Taldeak irabazten badaki, behintzat. Gabeziak? Galdu ahal izan dugu (Cartagenak aukera paregabea izan du 85.ean), taldeari esperientzia falta zaio horrelako partiduak hobeto kontrolatzeko, taldeari kosta egiten zaio jokaldiak sortzea, hegalak (Griezmann eta Prieto) gehiegi sartzen dira erdialdera (tokiak txikituz zailagoa da mina egitea eta errazagoa defendatzea. De kajon...) eta bukatzeko, gola falta zaigu (Ongi etorri Zlatan).

Taldea hazten ari da, jokalari hauek gizontzen ari dira, eta berri onena da hori egiten duten bitartean puntuak bildu eta goiko postuetan finkotzen ari garela. Animo eta segi horrela!!

Banaka

Agirretxe: Ratxa txarra zeramakien, eta seguro ez zela ariko ondo pasatzen. Gainera, aulkia berotu behar izan du pare bat aldiz. Denagatik, zorionak Imanolo! Behar zaitugu!
Nsue: Bere 20 minutuak elektrikoak izan dira, eta erakutsi du gosea duela eta taldean sartzeko gogoa. Jokalari garrantzitsua izan daiteke denboraldi honetan.
Prieto: Gehiago nahi dugu. Hik ahal dek!!
Griezmann: Jendea txoratuta dauka. Jaso duen txalo zaparrada, itzela.
Gonzalez: Barkatu, Gontxa, baino....kale earra in dek bigarren zatian, e!! jajaja Oi!
Aranburu: Gaur ez du bere egun onena izan, eta aldaketa justifikatua zegoen. Animo Mikel!
Rivas: Ikutu dituen baloi gehienak kanpora. Baino borroka ezin zaio ukatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario