2009/11/03

Heidi edo Andreas? Dopajea DDR-n.

Berlingo harresia erori zela 20 urte bete diren honetan, artikulo asko argitaratzen hasi dira egunotan DDR, RDA, GDR edo Ekialdeko Alemaniari buruz. Alemania sozialistak baliabide asko bideratzen zituen kirolean arrakasta lortzeko. Horrekin erakutsi nahi zuten herrialde sozialistetan hiritarrak indartsuagoak, osasuntsuagoak, hobeak zirela bloke kapitalistan baino. Hori lortzeko, ordea, produktu debekatuak erabiltzeagatik egin zen ospetsu Ekialdeko Alemania.

Kasu deigarriena Heidi Kriegerrena izan daiteke. Pisu jaurtiketako munduko txapelduna 1986an, sexua aldatu behar izan zuen kirolari zenean hartu zituan anabolizante esteroide pilagatik. Bere gorputzaren aldaketaz jabetu eta sexu aldaketa eskatu zuen, orain Andreas izena hartu duelarik.

Ze gauzak irakurtzen diren igandeko egunkarietan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario