2009/11/02

Osasuna da nere bigarren taldea...

Realak 5-1 galdu du, bai. Lasarteri inkrepatzeko gogoa ez zait falta, Agirretxe eta Griezmann aulkian uzteagatik, besteak beste. Berdinketa aseguratzera ez ateratzeagatik (ez zen batere emaitza txarra), nahiz eta hor taldearen ardura garrantzitsua izan. Baino hori DVri eta Herri Irratiko tertulia lotsagabeei utziko diet, niri baino hobeto ematen zaie eta... Gu esaldi honekin kontsolatuko gara: HOBE BEHIN 5-0 GALTZEA BOST ALDIZ 1-0 BAINO.

Animo Matxete eta animo jokalariak!!!!! Irabazi nahiz galdu, galdu nahiz irabazi!!!

Eta horrelako aukera bat ezinhobea da "gure" Osasuna gogoratzeko, eta are gehiago gure bloglagun Monnypenyk horrelako argazki polit eta esanguratsua utzi digunean (edo hartu diogunean).

No hay comentarios:

Publicar un comentario