2009/11/06

'Bola y cadena. 20 años de explosión mod'. Ricky Gil

Brighton 64 Bartzelonan 80. hamarkadan sortutako mod taldea da. Orain ez dute jotzen baina esaten dutenez ez dute bueltatzearen ideia baztertzen. Ofizialki 2001ean esan zuten agur.

Talde hau oso interesgarria da. Mod munduan, estatuan aurkitu dudan interesgarriena, esango nuke. Behintzat aurreneko abestiak. Zergatik? punk jarrera eta abiadura zutelako, batez ere abiadura. Txaston latza. Geroago pop doinuak izan ziren nagusi beren errepertorioan, eta hori niri...mmmmm...... ez zait gustatzen.

Liburu honek Brighton 64 taldearen ibilbideari egiten dio errepasoa, barrutik. Ricky Gil taldearen sortzaile, baxujolea eta abeslaria da obra honen idazlea. Memoria hona duela erakusten du, gainera. Edo egunerokoa idazten zuela, ze bestela ez dut ulertzen. Anekdota pila bat kontatzen ditu, eta bere bizimoduaren kronika ere bada liburua, atal berezia betetzen dutelarik neskekin izan dituen erlazioak. Kuriosoa.

Bukaeran Matamala taldearen pasarte batzuk ere badaude. Matamala Brighton 64 ondoren sortu zuten eta katalanez kantatzen hasi ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario