2011/02/11

Eisern Union!! Eisern Union!!

Edo nola sentitu gustora futbol zelai batean bufanda ta txapel zuri-gorriak dituztenen artean eta gainera Union! Union! kantatzen...

An der Alterei zelaira nijoan, lehengo astean, Dabiden moduan Goliat menderatzen, Hertha Berlin Olimpiastadionen 1-2 irabazi zuen taldea ikustera: Union Berlin, nere talde berria Realarekin batera. Gaurkoan ezin garaipena lortu (3-3 Osnabrucken aurka) baina irrifarrak zaleen ahoetan irauten zuten partidu amaieran.

Köpenick geltokian gizon adeitsu batek bi Union zaleen eskuetan utzi nau, eta esan die "Er ist Baskisch, und spricht ein bisschen Deutsch, er gehe sehen Union" (edo holako zerbait). Alegia, bere lana bukatutzat eman du, baufanda gorriko gizon gazteago bat ikusi duenean; bere lana ni Union Berlinen zelaira iristea zen. Bi gizonekin egin det falta zen bidea, km. bat gutxi gora behera, eta galdetu diet bidean ea garagardoa ateratzen zuten zelaian, Espainiako ligan debekatua zegoela eta....parra egiten zuten eta nik pentsatu det: "ba orduan ez..." "Bai, baina plastikozko basoan, ikusiko dezu!" esaten zuten. Uste nuen katxondeoan ari zirela...

Ba ez, plastikozko basoan, baino alkoholdun garagardoa!!!! Eta tipoa indignatua, jajaja An der alterei zelaia, 10000 tipo zutik , 5000 baino gutxiago eserita. 500 bat Osnabruck-ekoak (Alemaniako beste aldeko hiri bat) ostiral arratsaldean Alemania gurutzatu dutenak bere taldea ikusteko (ostiral arratsaldea, ez ahaztu). Zelaia, Atotxaren oso antzekoa, polita. Hori bai, zelaia oso gaizki. Ezagutzen nauzuenak badakizue ze nolako irrifarra edukiko nuen nik horrelako egoera batean, eta gainera litro erdiko garagardo batekin esku artean. Ba bai, ni bakarrik deskojonatzen nintzen...Ez balitz hotzagatik....

Irrifarrea Osnabruckekoi jarri zaie laister. 0-1, eta bigarren zatia hasi ta gutxira, 0-2. Hala ere, Unionen zaleak animatzen geratu gabe (fondo ederra daukate, 3.000  baino gehiago kalkulatu det). Total, hasten dira Unionekoak gogo pixka bat gehiago jartzen bigarren zatian eta markagailuari buelta ematea lortzen dute, 1-2, 2-2 eta 3-2koa ere bai. Orduan ya aspaldi bizi ez nuen giroa futbol zelai batean; egitan, ez ziren 20.000 ikusle baino gehiago egongo, baino erdia baino gehiago kantatzen, tipo Inglaterra!!! Eta horrelako batean, 81. minutua, Unioneko defensa batek kriston kagada (baino kristona), barkatu baino oraindik ez ditut jokalariak ezagutzen, jaja eta 3-3. Jode.....
Baino, hori eta gero, Unionek bi aukera oso garbi, jaurtiketa bat langara....eta 85. minutuan, eskuak area barruan eta penalti!!!!!!!!!!! (zalantzazkoa, baino ze inporta du...) Justo penaltiak botatzen dituena zaleek gehien maite duten jokalaria da, Matushka, kapitaina, eta imajinatu: zaleen aldean penaltia, denak kantatzen, Matuuuuuuushka, Matuuuuuuuuushka (ni pentsatzen nengoen, animatu baino gehiago presioa jarriko lidake neri horrek) eta Matuuuuuuuushkak gora.

3-3. Ezin garaipena lortu baino taldeak zelaiari buelta eman dio eta zaleak a tope. Egia esan, uste det 40 urte zirela Unionek ez ziola Herthari irabazten, eta igual horregatik izango da, baino neri berdin zait, ni hor egon naiz hori ikusteko, eta hurrengo partidua etxean, otsailaren 25ean Munich 1860ren kontra. Hor egongo naiz baita ere, eta kronika jarriko det.

Ze...ez da asteburua hasteko batere plan txarra, eta hori berbera pentsatzen zuten bueltako trenean kantatzen eta parrez zetozen ehundaka lagunek. Zale bat gehiago daukazue gaurtik.

Und niemals vergessen - Eisern Union!

2010/12/26

Martín Hache (1997)

Bigarrengoz ikusi nuen peli hau atzo, eta ia aurrenekoan baina gehiago gustatu zitzaidan. Aurrenekoan bizpahiru esaldi grabatu nituen nere burutxoan eta ordutik nire pentsamenduan dijoaz, baina atzo konturatu nintzen, hasi eta bukatu arte, 5 minutuz gorako pelikulako dialogo guztiak nabarmentzekoak. Eta blogean bere lekua merezi zuela iruditzen zait.

Eta Federico Luppik egiten duen papera, kristona.
"Yo me follo a las mentes..." (Dante)

2010/12/24

Paha maa-Frozen Land (2005)

Buz Diyarı (Frozen Land / Paha Maa)
Yönetmen: Aku Louhimies
Senaryo: Paavo Westerberg, Jari Rantala, Aku Louhimies
Yapım: Finlandiya, 2005,
Oyuncular: Jasper Paakkönen, Mikko Leppilampi, Pamela Tola, Petteri Summanen, Matleena Kuusniemi, Sulevi Peltola, Mikko Kouki

Pelikula gogorra, pantailara itsatsita mantenduko zaituena. Finlandiar batzuen egunerokoa kontatzen du. Depresioa da pertsonai hauek lotzen dituen ezaugarria.

2010/12/19

Real Sociedad 1- Valencia CF 2. Irabaztea merezi eta galdu.

Beste porrot bat Realarentzat, eta gaurkoan merezi gabe. Neretzat, gaur Realak irabaztea merezi izan du eta galdu badu, bere akatsengatik izan da. Ez zait iruditu Valencia oso fuertea gaur Anoetan izan dena, eta Realak berriz nahiko partidu ona jokatu duela esango nuke, ez joko aldetik, baino bai jarrera eta lehia aldetik. Eta gola sartzeko aukerak ere izan ditu, batez ere bigarren zatian.

Baina, beste partidu batzuetan pasa bezala (adibidez At. Madrilen aurka etxean) 0 puntu etxerako, eta Lasarteren aurpegia partidu bukaeran oso esanguratsua zen. Hiru gako aipatuko nituzke nik atzoko partidua ez irabazteko:

Taldearen esperientzi falta. Bigarren zatian jokalari batzuk ansietate handiarekin ibili dira, eta horrek eragin handia izan du. Partidua "joan-etorri" batean sartu da, eta jokalariek ez dute jakin partidu "ero" hori geratzen (ez zitzaigun komeni hori, jokoan gehiago baiginen). Horren erakusle, Adurizen golaren jokaldia: ez da bakarrik Bravoren despeje txarra, baizik eta ondoren atzelariaren prezipitazioa. Edo aguantatu, edo bestela heldu eta lurrera. Lehen zatian ere, beste golean, Bravok ez du ondo tapatu bere aldea, baina Realak egindako falta oso inozoa izan da, "no venía a cuento". Horregatik, uste det Realak bere akatsengatik galdu duela.


Aukerak ez sartzea. Meritu haundia dauka Realak Valentzia bezelako talde haundi bati parez pare jokatzea, hori zalantzarik gabe. Baina bigarren zatian oso aukera garbiak izan ditugu, eta ez dugu bukatzen jakin. Hegaletatik pila bat iritsi gera, batez ere Griezmann eta Martinezekin, baino erdiraketak ez dira onak izan. Frantziarraren kasuan, gainera, kornerrak ere ez ditu ondo atera. Horrez gain, Llorenteren borroka ukaezina da, baina gola falta zaio, eta Tamudo ikusi ere ez dugu egin.

Arbitroaren lana. Realari pitatutako penaltia kenduta, uste det arbitroak oso errez pitatu duela valentziarren alde gaurkoan. Txartel gehiegi atera dizkie txuriurdinei, merezi gabe (Prieto, De la Bella...). Sarpong-i bukaeran adierazitako jokoz kanpokoa ere ez zen. Orain ez ditut gehiago gogoratzen, baina partiduaren ondoren geratu zaidan sentsazioa hori izan da.

Ba hori, txalo bat taldeari bere borrokagatik, eta aipatu miresgarria dela lehen mailan talde hauen aurka hain ondo konpetitzea. Gaur ere etxeko 8 jokalari hamaikakoan, eta onenak, gainera, etxekoak. Baina hain gertu izan ditugu hiru puntu hoiek...eta esku hutsik bueltatu gara, hortaz, oraindik badago lana egiteko talde honekin. Esperientzia hartu ahala ikasiko dute horrelako partiduak ez galtzen.

Aupa real!!!

2010/12/17

Fahrenheit 451, Truffaut eta Nosferatu zikloa



7000. bisita ospatzeko, sarrera berri bat jartzearen beharra sentitu det. Nere blogaren jarraitzaileok ez dezue merezi hainbeste denboran zain egon beharra. Gero pentsatzen hasi naiz: zertaz?

-Ilegales eta beraien kontzertua gaur Donostin? Ez det hainbeste kontrolatzen ere taldea..

-Odolaren mendekua talde eskuindar gipuzkoarrak disko bat atera duela gure muturren aurrean eta Galizan jo zutela duela hilabete batzuk Europako beste talde nazi batzuekin? Jendea informatzea ondo dago baina post bat horrekin...ez det nere bloga zikindu nahi...

-Euskal Herria Sozialista blogean jartzen dituzten gauzetaz? Asko flipatu det Arnaldo Otegiri "Mandela" deitzen dioten blog honetan, baino ez nekien nondik heldu...

-Edo Bizardunak taldeak gaur Garan emandako elkarrizketa aipagarriaz ere hitz egin nezakeen. Bai argi hitz egiten dutela "naparrek"!! "Marxistak gara eta nafar estatuaren aldekoak" "Ezker abertzalearekin simpathy for the devil sentitzen dugu baina ez dugu zertan ados egon behar gauza guztietan" eta abar...

-Edo futbolaz. Gustora egingo nuke Euskal Hintxen arteko batasunaren aldeko aldarrikapen bat, gehienbat Donostin derbian izandako istiluak eta gero. Are gehiago euskal selekzioaren partidua datorrenean. Uste det hainbeste busti diren euskal futbolariek ez dutela hartu jokatzeko erabakia, gero euskal "hooligan"ak elkarren artean hostiaka ikusteko...Eta ezin ahaztu ere Erreala egiten ari den denboraldi bikaina, etxeko jokalariekin gainera. 


Baina azkenean erabaki det asteazken arratsalde atseginaz hitz egitea. Atsegina, ta ez eguraldiagatik "prezisamente"; 0 azpitik Donostin. Nosferatu zikloaren berri Nokonok esan zidan, eta pelikula bat ikustera joateko gogoa neukan. Azkenean herenegun izan nuen aukera eta bi pelikula eman zituzten gainera: Antoine et Colette (1962) eta Fahrenheit 451 (1966)

Ziklo honetan zuzendari bat aukeratu eta bere filmografia osoa jartzen dute, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Aurten Francois Truffaut izan da aukeratua eta ekainera arte asteazkenero bere pelikulak ikusteko aukera dago, Antzoki zaharrean (Donostia), 20:15ean, 3.70 euroren truke.