Baina, beste partidu batzuetan pasa bezala (adibidez At. Madrilen aurka etxean) 0 puntu etxerako, eta Lasarteren aurpegia partidu bukaeran oso esanguratsua zen. Hiru gako aipatuko nituzke nik atzoko partidua ez irabazteko:
Taldearen esperientzi falta. Bigarren zatian jokalari batzuk ansietate handiarekin ibili dira, eta horrek eragin handia izan du. Partidua "joan-etorri" batean sartu da, eta jokalariek ez dute jakin partidu "ero" hori geratzen (ez zitzaigun komeni hori, jokoan gehiago baiginen). Horren erakusle, Adurizen golaren jokaldia: ez da bakarrik Bravoren despeje txarra, baizik eta ondoren atzelariaren prezipitazioa. Edo aguantatu, edo bestela heldu eta lurrera. Lehen zatian ere, beste golean, Bravok ez du ondo tapatu bere aldea, baina Realak egindako falta oso inozoa izan da, "no venía a cuento". Horregatik, uste det Realak bere akatsengatik galdu duela.
Aukerak ez sartzea. Meritu haundia dauka Realak Valentzia bezelako talde haundi bati parez pare jokatzea, hori zalantzarik gabe. Baina bigarren zatian oso aukera garbiak izan ditugu, eta ez dugu bukatzen jakin. Hegaletatik pila bat iritsi gera, batez ere Griezmann eta Martinezekin, baino erdiraketak ez dira onak izan. Frantziarraren kasuan, gainera, kornerrak ere ez ditu ondo atera. Horrez gain, Llorenteren borroka ukaezina da, baina gola falta zaio, eta Tamudo ikusi ere ez dugu egin.
Arbitroaren lana. Realari pitatutako penaltia kenduta, uste det arbitroak oso errez pitatu duela valentziarren alde gaurkoan. Txartel gehiegi atera dizkie txuriurdinei, merezi gabe (Prieto, De la Bella...). Sarpong-i bukaeran adierazitako jokoz kanpokoa ere ez zen. Orain ez ditut gehiago gogoratzen, baina partiduaren ondoren geratu zaidan sentsazioa hori izan da.
Ba hori, txalo bat taldeari bere borrokagatik, eta aipatu miresgarria dela lehen mailan talde hauen aurka hain ondo konpetitzea. Gaur ere etxeko 8 jokalari hamaikakoan, eta onenak, gainera, etxekoak. Baina hain gertu izan ditugu hiru puntu hoiek...eta esku hutsik bueltatu gara, hortaz, oraindik badago lana egiteko talde honekin. Esperientzia hartu ahala ikasiko dute horrelako partiduak ez galtzen.
Aupa real!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario