2010/12/17

Fahrenheit 451, Truffaut eta Nosferatu zikloa



7000. bisita ospatzeko, sarrera berri bat jartzearen beharra sentitu det. Nere blogaren jarraitzaileok ez dezue merezi hainbeste denboran zain egon beharra. Gero pentsatzen hasi naiz: zertaz?

-Ilegales eta beraien kontzertua gaur Donostin? Ez det hainbeste kontrolatzen ere taldea..

-Odolaren mendekua talde eskuindar gipuzkoarrak disko bat atera duela gure muturren aurrean eta Galizan jo zutela duela hilabete batzuk Europako beste talde nazi batzuekin? Jendea informatzea ondo dago baina post bat horrekin...ez det nere bloga zikindu nahi...

-Euskal Herria Sozialista blogean jartzen dituzten gauzetaz? Asko flipatu det Arnaldo Otegiri "Mandela" deitzen dioten blog honetan, baino ez nekien nondik heldu...

-Edo Bizardunak taldeak gaur Garan emandako elkarrizketa aipagarriaz ere hitz egin nezakeen. Bai argi hitz egiten dutela "naparrek"!! "Marxistak gara eta nafar estatuaren aldekoak" "Ezker abertzalearekin simpathy for the devil sentitzen dugu baina ez dugu zertan ados egon behar gauza guztietan" eta abar...

-Edo futbolaz. Gustora egingo nuke Euskal Hintxen arteko batasunaren aldeko aldarrikapen bat, gehienbat Donostin derbian izandako istiluak eta gero. Are gehiago euskal selekzioaren partidua datorrenean. Uste det hainbeste busti diren euskal futbolariek ez dutela hartu jokatzeko erabakia, gero euskal "hooligan"ak elkarren artean hostiaka ikusteko...Eta ezin ahaztu ere Erreala egiten ari den denboraldi bikaina, etxeko jokalariekin gainera. 


Baina azkenean erabaki det asteazken arratsalde atseginaz hitz egitea. Atsegina, ta ez eguraldiagatik "prezisamente"; 0 azpitik Donostin. Nosferatu zikloaren berri Nokonok esan zidan, eta pelikula bat ikustera joateko gogoa neukan. Azkenean herenegun izan nuen aukera eta bi pelikula eman zituzten gainera: Antoine et Colette (1962) eta Fahrenheit 451 (1966)

Ziklo honetan zuzendari bat aukeratu eta bere filmografia osoa jartzen dute, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Aurten Francois Truffaut izan da aukeratua eta ekainera arte asteazkenero bere pelikulak ikusteko aukera dago, Antzoki zaharrean (Donostia), 20:15ean, 3.70 euroren truke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario