2011/03/25

Madness- One step beyond

 

The Hotknives-en bideoa ikusten ari nintzen, pentsatzen "joe, ze ondo geratuko diran bideoak nere blogean", jaja. Bloga lanan aktualizatzen nuen orain arte, eta han, Blogger bai baino Youtube ez neukan. Horregatik ez zegoen bideorik, horrelako sinpleak dira gauzak batzutan.
Orain badauzkat Blogger eta Youtube eta lata ematen hasiko naiz. Ba ari nintzen ikusten "Home" abesti ederra, ta hark eraman nau Bad Manners ikustera. Zirrara, oroitzapen pila bat, dantzarako gogoa, eta besoko ileak goruntz. Jarraitu det talde honen bideoak ikusten, eta oso ondo. 
Baino hitz hauek idazteko burutapena Madness taldearen bideo batera iritsi naizenean izan da. Aurrena "Night boat to Cairo" ikusi det, eta orduan Bad Mannersekin sentitu dedan guztia sentitu det, eta gauza bat gehiago. Galdetuko balidate noizbait: "Abeslaririk gustokoena?" Suggs izango litzateke nere erantzuna. Taldea Kalekumeak, ba abeslaria Suggs.
Eta ondorengo pentsamenduak izan dira: "ya esta, hemendik aurrera besoko ileak mugiarazten dizkidaten gauzak jartzea izango da nere eginkizuna blog honetan. Eta bideo honekin hasten naiz. 
Izenburuan jartzen duen bezela:  
Bizitzako beste plazer txikiak!!!!! On egin!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario