2011/03/28

Berlinen- KvU

Bueno, istoriotxo bat kontatuko dizuet blog honen sarrera hau hasteko.
DDR (ekialdeko Alemania) garaian punka galerazita zegoen, baino Ingalaterrako oihartzuna haraino ere iritsi zen eta taldeak sortzen hasi ziren. Errepresioa haundia zen haien kontra eta asko kartzelara sartu zituzten. Garai hartako DDR-n kontrol sozial haundia zegoen eta talde hauek ez zuten tokirik zuzenean jotzeko; inork ez zien tokirik eman nahi, poliziarekin arazoak ez izateagatik. Eta gaztetxeak  ba zeuden, baino baita ere gobernuak kontrolatutakoak ziren, hortaz, hor ere ezer ez.
Horren ondorioz, gauza bitxi bat gertatu zen. Punk taldeak elizetan jotzen bukatu zuten!!!!!. Bai, elizak gobernuaren "etsaiak" ziren baino, dirudienez, "leku sakratu" izaera ez zuten galdu, eta, gobernu sozialistaren aurka joateagatik-edo, punk taldeei tokia eman zieten, hauek "espresatzeko tokia" izan zezaten. Taldeek, noski, azkar asko eman zioten baiezkoa gonbidapenari, eta punk kontzertuak elizetan egiten hasi ziren. Errepresioa areagotu eta gazteak kartzelan sartu eta erbesteratzen hasi ziren arte. Istorio bitxia, e!!! Informazio gehiago "Ostpunk" pelikula-dokumentalean.

Ba hortik datorkio izena atzo egon nintzen leku honi: Kirche von Untern (lur azpiko eliza edo underground eliza). Nere "informazio iturriak" ez zidan baieztatu KvU bertan DDR garaian kontzerturik egin ote zuten, baino izena behintzat gertaera bitxi horri eskainia dago. Eta, joan edo ez joan ibili eta gero, hara joan nintzen bi talde ikustera:  Modern Pets (Berlin) eta Ten O Sevens (Gross Britanien).

Ba eskerrak joan nintzen. Tokia, orain arte Berlinen ikusi dedan guapoena, lur azpiko "garito-gaztetxe" bat, kontzertuetarako eszenatoki guapoa, argi gutxi. Ideala punk pixka bat entzuteko.Eta taldeei dagokionez, nere "informazio iturriak" (merchandising man) esan zidan: "ikusiko dezu bigarren taldea; Clash berriak!" eta jode, ba bai, The Clash bere hasieratan  ikusten ari banitza bezela flipatu nuen (denagatik: tokia, taldea, abeslariaren ahotsa) eta asko gustatu zitzaidan talde hau. Vinileros, al loro: Ten O Sevens!!! Eta Modern Pets, punk "a lo Briefs", vitamina pura!!! Abiadura bizian hasi eta bukatu arte; bateria a "txastonazo" total, eta abesti guztiak azkarrak. Ia lepoa bere tokitik atera nuen erritmoa jarraitzen buruarekin, jajaja!!!

2 comentarios:

  1. ekaitz kaleko mobida1 de abril de 2011, 13:49

    Zorionak johnny! Urte askotako! gaur ze tokatzek furgol o kontzierton bat? ni behintzet gaur DOKA nitxak PLAN B, ep berriyakin!! Oi!

    ResponderEliminar
  2. eskerrik asko, motel! gaur etxian txintxo seguraski...

    ResponderEliminar