2009/09/28

Gudari, herria zurekin!







Zumaian jo genuen atzo, eta Gudari Egunaren bezpera izanda, gogoan izan genituen bai guk eta bai zaleek atzoko eta gaurko gudariak. Gaztetxe berria izango omen den tokian jo genuen, Friday's Crew-rekin, eta oso ondo. 150 bat lagun izango ziren han bildutakoak eta nahiko berotu zen giroa, bezperan Oñatin baina gehiago. Aipatzekoa ikuslegoaren adin media. Nik uste det %90ak 20 urtetik behera zituela... Eta neska pila bat zeuden, erdia edo horrela...


Aurrena azpeitiarrek jo zuten, eta erakutsi zuten fresko daudela, momentu onean. Sonidoa ere ona zen eta oso ondo egon zen kontzertua. Aspaldi ez nuen ikusi Harri bateria jotzen eta nola hobetu duen!!


Kamiseta polit batzuk eman zizkiguten jotzeko antolakuntzakoek, eta kriston afaria ere bai, entzun dedanagatik, jaja! Bai gu eta bai beraiek gustora geratu ginen, eta ospatzeko parranda pixka bat egin genuen Peio eta nik, eta Fridays-eko batzuk, Zumaiako jendearekin.


Oñatin ere ondo


Han jan nuen nik nere bizitzako eskaloperik onena, Txirliren aitaren tabernan. Puntual, arratsaldeko 18.30tan joan ginen Oñatira, eta, total, ez probatzeko... Pepino erdi gaixo dabil eta Bitz-ekoei tokatu zitzaien probatzea. Talde ona Bitz, gu baino beteranoagoak, gainera! Egia esan lau taldeetan gazteenak gu ginen, ez zaigu askotan pasatzen hau!


Discipulos de Dionisos eta Señor No ziren beste bi taldeak. DDD, nahiko txintxo azaldu ziren, 19.30ak aldera, baino ez probatzeko garaiz. Señor No, berriz, DDD bukatu eta ordu erdira-edo azaldu ziren Oñatira, Lazkaon jo zutelako lehenago. Eta bi talde hauen artean, guk hainbeste izerdiarekin bete genuen plaza, hustu egin zen, jajajaja....


Oñatiar batzuk Die Toten Hosen ikustera joan ziren Bilbora, baino leialenak ez ziren falta. Leraren anekdotekin ederki pasa genuen. Agur bat hemendik eta hurrengora arte!!!

2 comentarios:

  1. oso onak zeate orreaga, horrela jarraitu!!
    nun lortu ditzaket abestien letrak?
    muxu bat hernanitik!!!

    ResponderEliminar
  2. Abestien letrak? Diskoa erosita, jaja...

    ResponderEliminar