2011/03/10

Berlinen- Mauerpark markt

Igande eguerdian hasi eta eguzkia sartu arte, ehun bat postu izango dira plaza haundi honetan. Denetik aurkitu dezakezu hemen: bizikletak, liburuak, erropa, etxerako tresnak, altzariak....denetik. Nekatu egin zerala? ( ze nekatu egiten zea, batez ere zerbaiten bila bazabiltza bista nekatzen zaizu, ta bestela hankak ibili-geratu-ibili mugimenduarekin) ba kafe bat edo garagardo bat edo doner bat edo nahi dezuna hartu dezakezu postuetan. Deskonektatu egin nahi dezula? (Ze jende asko dagon egunetan pixka bat "raiatu" zaitezke) Ba juten zera ondoko plazan egon ohi dan kontzertu edo karaokera (goiko argazkian)..
Dena pentsatuta daukate aleman (eta turko, espainiar, italiar...) zahar hauek!!!!

Ni azken bi igandetan jun naiz, eta jendez tope, eta oso giro ona. Eta Mauerpark izena du, muro puska bat dagoelako plazan, bai, Berlingo harresia! Eguraldi oneko igande bat pasatzeko oraingoz ez det modu hoberik bilatu hemendik...
Helbidea: Ba hori, Mauerpark (Prenzlauer Berg)

Argazkia: Jungewelt presse


Hurrengo Berlinen sarreran: turkuen Gemuse markt (Kreuzkolln)

No hay comentarios:

Publicar un comentario