2010/04/26

Novedades Carminha: Te Vas Con Cualquiera (2009). Haize freskoa.

zein da azaleko neska? auskalo... Hirukote galiziar aspaldian estatuan entzun deten musika freskoena egiten du. Siniestro Total ekartzen dute gogora, batez ere German Copiniren garaia, antza haundia dute. Hauek 20 urte inguru dituzte eta kazetaritza ikasleak dira Madrilen. Aurretik "Grandes Éxitos" izeneko lan bat ere bazeukaten.

Abestien izenburuak:

No uso condon
Te vas con cualquiera
Echame gel
Prove my love
Chulo, hortera y cumplidor
Mata ao teu pai
Ensalada de Ostias
Soy un juvenil (himno generacional)
Amor en el Courel
L.A.L.I.N.
Hey hey Vigo (canción costumbrista)
Ponte Rabuda
Dame de beber
I love Catholic girls
No te vuelvas portar mal

2010/04/13

Aspaldiko!

Beno, azkeneko sarrera egin nuenetik denbora asko pasa da. Saiatuko naiz tarte horretan ezagututako zenbait gauza blog honen bitartez zuekin konpartitzen. Hemen ikusten dituzuen argazkiak irudikatzen dutena benetan gomendatzen dizuet.

Musika. Azkenaldian punk-oi! musika pixka bat baztertu (nahiz eta atzo Skizon Angelic Upstarts-ekin gozatu nuen) eta beste estilo batzuk arakatzen saiatu naiz. Horien artean, hauek gustatu zaizkit gehiena:


Els Trons: Katalanak. 60. hamarkadako garage talde batzuen bertsioak egiten dituzte (The Music Machine, The Squires...). 4 abestiko EP bat daukate eta horietatik bi oso ondo daude (El que queda de mí eta Un noi del carrer), beste biak ez hainbeste.

Hauez gain, Los Negativos (Picnic caleidoscópico), Doctor Explosión (Chupa Aquí!!) eta The Bite (The reason to live) ere entzun ditut. Denak nahiko ondo, baino agian gehien gustatu zaizkidanak azken hauek eta gainera oraintsu disko berria atera dute.

Liburuak. Bi liburu hauek oso gustora irakurri ditut: Loiolako Hegiak (Imanol Murua Uria) eta El Alquimista (Paulo Coelho).

Loiolako Hegiak. Asko gustatu zait. Euskal Herriko politika interesatzen bazaizu ezinbestekoa. Askotan egunkariek ezkutatzen diguten datuak azaltzen dira. Loiolako elkarrizketetan zertaz hitz egin zuten? Nola? ETA bildu al zen Espainiako Gobernuko ordezkariekin? Zertaz hitz egin zuten? Galdera hauek erantzuten ditu liburu honek. Nire ustez lehenbailehen itzuli beharreko liburua.


El Alquimista. Azkenaldian bi liburuei buruz esan didate "nire ikuspegia aldatu du" eta horrelakoak. Horietako bat hau da. Oso erraz irakurtzen den liburua da Coelhorena, eta "zure bidea" bilatzen ari bazara, agian gauza batzuk argitzeko balio dezakeena. Nik irakurri dedan alea 23. ediziokoa da, badirudi arrakasta izan duela...

Zinea. Pelikula batzuk ikusi ditut aste santuan: Frost-Nixon, Lucio, Al Pacinorenak pare bat ere bai, Scoop... Bi aurrenekoak gustatu zaizkit gehien.

Frost Nixon: Nixonek kargua utzi eta gero egindako elkarrizketa zabalari buruzko filma. Politika eta kazetaritza, biak uztartzen ditu pelikula honek. Elkarrizketa haundi hauek nola prestatzen diren ikusi daiteke hemen: asesoreak, dokumentazioa...etab, etab...
Lucio: Cascanteko iturgin famatuari buruzko dokumentala. Flipatzekoa. Umorea ere ez zaio falta, eta Lucioren elkarrizketa pusketetan par batzuk egiten dituzu, galderak erantzuteko moduagatik. Pelikularen izenburuazpia oso zuzena iruditzen zait: "Anarquista, atracador, falsificador...pero sobre todo albañil"