2011/03/19

Berlinen- Blechreiz SO36-n

90eko hamarkadan ska talde pila bat sortu ziren Alemanian: El Bosso & die Ping Pongs, The Butlers, Spy Club, edo Blechreiz. Azken hauek Berlingoak ziren eta oso sartuta zeuden skinhead/SHARP mugimenduan, abeslaria kaskamotza izanda gainera.

"Ska Ska Skandal" izenburuarekin Pork Pie zigiluak talde hauek ezagutzera eman zituen, Europan oihartzun haundia izan zutelarik. Bilduma horren 4 disko atera ziren, Alemanian sortzen zihoazen taldeak sartzen.
Bilduma hauetako ska estilo berria, freskoa, oso azkarra eta dantzagarria, asko gustatu izan zait beti. Gehiena El Bosso eta bere "Immer Nur Ska" eta gero Blechreiz.

Ba berriz kontzertuak ematen dabiltzala eta, atzo Berlingo SO36 aretoan Blechreiz ikusteko aukera izan nuen. Abeslaria? Pertsonaje bat, 15 egun lehenago areto berdinean egon zen Fatty jaunaren estilokoa baino100 kilo gutxiagorekin, dantzatzen geratu gabe eta jendea animatzen. Taldekideak ere etengabe dantzan, eta beraien abestiak 60ko hamarkadako ska klasikoekin tartekatzen.

Berlinen ska taldeek beti izan dituzte zale asko, eta hori ikusi ahal izan nuen atzo. Skin eta punk asko dantzan, nola ez, botila eskuan hartuta. Tijuana in Bluek esaten zuen bezala:
"Dantza zure botilarekin, dantza....eta edan!"

2 comentarios:

  1. The Busters, Dr.Ring Ding,No Sports...alemanak hituan baita ere.

    Shigidop, shigidop...

    Deimi.

    ResponderEliminar
  2. Dr.Ring Ding El Bosso & die Ping Pongseko tronboia, hain zuzen. Aber hurrengo sarrera gustatzen zaizun, Deimi. Temazo!

    ResponderEliminar