2010/11/26

Gustuko pelikula gehiago




 



 


  










2010/11/23

Antonio Lopez provocador

corazontxuriurdin.blogspot.com

The Stiffs Euskal Herrian

Azaroak 25 Bermeon (5€, 20:30)
Azaroak 26 Donostin (Mogambo, 10€, 21.00) eta 27an Madrilen

Donostin Screaming Target eta Los Steaks taldeekin joko dute eta Bermeon bakarrik. Hasierako 4 kideak datoz (argazkikoak, pentsatzen det), ez ohikoa horrelako taldeetan. Punk77 da, %100, powerpop pixka batekin, eta amodiozko abestiak ere ez dira falta. Gomendagarriak, 10 bat abesti oso onak dauzkate. Helbide honetan bilduma polit bat daukazue:

http://www.gigasize.com/get.php?d=g2hp42cyxjc

2010/11/21

Puch Borrasca II


Ieup!!
Laister nere vespa xarraren tokia oraindik zaharragoa dan moto batek hartuko du: 1981eko Puch Borrasca batek! Ez da skuter bat baino edertasunean ez dio batere inbidiarik...Hau ez da nerea baino joango naiz nerearen argazkiak jartzen. Horrela geldituko balitz...

2010/11/19

Los Cardiacos. 80's ska-pop!

Aurkikuntza polita hau. "¿Ska? ¿Qué ska?" bilduman aurkitu nuen beraien abesti bat: "Salid de noche", Mogollón talde donostiarraren abestiren bat bilatzen ari nintzela. Eta hau ezustekoa! Bildumako abesti onena beraiena, Los Cardiacos taldearena.
Hasieran Duo Dinámico zirela uste nuen, ahotsagatik, baino gero jakin nuen Los Cardiacos izena zutela eta 1978n Leonen sortutako taldea zela eta 4-5 disko grabatu zituztela. Hauek denak kaxa tipiko hoietako batean atera zituzten 2009an.
Abesti bakarra entzun det eta aber aurrerantzean zer aurkitzen dedan...

A! Eta Mogollonen abestia ere earra: "Secuestro en el portal", ska-pop en estado puro!!! Horrelako talde gehiago ezagutzen badituzue, jakinarazi mesedez, eguna alaitzen didate!!!!!

2010/11/15

Kiko Amaten beste liburu bat

Cosas que hacen Bum Kiko Amaten bigarren


liburua da, eta neri Rompepistas baino bastante gehiago gustatu zait. Vorticistas, speed, Bartzelona...

2010/11/11

Punk oi! azoka. Trukerako blog berria

Blogosfera haunditzen doa. Oraingoan erropa edo bestelako materiala elkartrukatzeko blog bat da, Barduliako familiaren barruan, eta bertako punk-oi! eszenarekin lotuta.
Bloga eskaintzak ikusteko tokia izango da eta bertan "emailea"ren edo "hartzailea"ren kontaktua ere izango da, elkarrekin harremanetan jartzeko. 2. eskuko azoka bat izan nahi du tokiak; merkadiloa, baino interneten.
Oraingoz 6 iragarki daude, eta berea jarri nahi duenak mail honetara bidali dezake:

punkoiazoka@gmail.com
punkoiazoka.blogspot.com

2010/11/09

This is England '86

Channel 4 kate ingelesa serie berri hau ematen hasi da jada. 4 atal ditu eta, argazkian ikusi daitekeen bezela, Meadowsen pelikulan skinhead-ak zirenak beste subkultura batzuetara pasa dira. Seriea ikusteko (aurreneko hiruak jaisteko eta laugarrena on-line ikusteko):

1. atala 2. atala 3. atala 4. atala

Eskerrik asko, rock'n roll bird!!!