2010/01/26

El silencio tras el disparo (2000). Volker Schlondorff.

"Die stille nach dem schuss", hori da berezko izenburua. Alemana ikasten hasi naiz, pixkanaka, e! Eta nik uste det horregatik aukeratu nuela pelikula hau liburutegitik, ea zerbait harrapatzen nuen edo...baino ez, azpitituluengatik ez balitz...baino hauekin ederki asko ulertzen da dena, eta belarria zertxobait egingo zitzaidan esperantzarekin, bertsio orijinalean ikusi nuen.

Ba...surprise, surprise....peliculón!!!!!! RDA puri purian, Berlingo harresia erori aurreko urteak, eta RAF?eko militante batzuk mundu erdiko polizia atzean dutela, toki seguru baten bila. Tematika hau gustatzen bazaizu, gozatuko duzu. Sariren bat ere irabazi duela uste dut pelikulak, hortaz ez da txar-txar-txarra ere, jaja!

Hona hemen peli batzuk, alemana ikasten ibiliz gero edo RDA, RAF eta gai hauek interesatuz gero, gustatu ahal zaizkizuenak:

September, D 2002
Der Baader Meinhof Komplex, D 2008
Starbuck Holger Meins, D 2002
Baader, D 2002
Black Box BRD, D 2001
Die innere Sicherheit, D 2000
Todesspiel, D 1997
Stammheim, D. 1986
Die bleierne Zeit, D 1981
Die dritte Generation, D 1979
Deutschland im Herbst, D 1978

No hay comentarios:

Publicar un comentario