2011/02/28

Berlinen- Schokoladen

www.schokoladen-mitte.de

 Bai, egia da, web orria alemanez dago...Ba okupaetxe-areto honetan kontzertuak egiteko txoko mundiala daukate. Aurreko ostiralean egon nintzen ni Pttrns ikusten, post-punk edo horrelako zerbait. Oso ondo zegoen baino jende pila bat...gehiegi. Imajinatu Txarrantxa baino pixka bat haundiagoa eta topetara beteta. Larunbatean ere kontzertua zegoen, bi ska talde. Aurrekoan pentsatzen egon nintzan, Euskal Herrian gero eta traba gehiago jartzen dituzten bitartean, Berlinen horrelako txoko pila bat daude musika zuzenan ikusteko, lasai asko. En fin...
Ba txokolate fabrika izan zen honetan (1911n sortua) ia egunero egoten da zerbait. Normalean musika, baino baita antzerkia ere. Eta beste taberna antzeko bat ere badauka, lasai egoteko dozena bat mahaiekin. Eta hori dena, beheko solairuan; ikusten dezuen bezela, ez da solairu bakarra...
Eta aretoaren sarrera gainean ikusi dezakezuen pankartak Liebigstr. 14ko etxe okuparen alde egiten du, itxi nahi omen dutelako-edo. Lehengoan Polizeiak behintzat han zebiltzan miaketa lanetan, eta kanpaina indartsua dago egunotan Berlinen etxe horren alde.
Helbidea: Ackerstrasse kalea. (Mitte)

4 comentarios:

  1. Aupa Ijurko, ikustten detenez ondo zabiltza Alemania alde hortan, gustora jarraitzen det bloga! Gauza bat komentatzea, dagoeneko BreakingRules-aren bigarren alea atera dugu, eta korreo bat emanez gero aunkesea pdf-an bidaliko dizut gustora. Ba hori, ondo segi!

    ResponderEliminar
  2. Aupa HI!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Koldo nauk ze mouz hortik?????????? Laister berriro ikuste aespero diat,zaindu.Enbidi pixka bat emoteko http://www.elgoibarren.net/content/view/2848/1/ sartu eta Holidayseko argazki batzuk dauzkak.
    Ondo izan eta laister arte!!!!

    ResponderEliminar
  3. eskerrik asko biei nerekin gogoratzeagatik!!!!
    Besarkada bana!
    Nere maila: punkoiazoka@gmail.com

    ResponderEliminar
  4. Aupa.Triste ez egoteko korrokoia.blogspot.com-e gauza ederrak jarri ditut korrokoiak!!!Bestalde musikooperatibako fotolagean holidayseko argazkiak daude.Besarkada handi bat Euskaditik!!!!!
    Koldo

    ResponderEliminar