2010/02/15

The Damned United (2009). Pelikulon!!

Eskerrik asko Alan nere ingeleseko irakasleari pelikula hau uzteagatik. A ze gozatua!!! A ze pena bukatu denean!! Eta ba omen dago jendea futbola gustatzen ez zaiona...

1968. Ingalaterra. Futbola. Eta entrenatzaile harro bat, Brian Clough ( "I wouldn't say thay I am the best couch but I certainly am in the top one"). Benetako istorio batean oinarritua, eta erakusten diguna futbola zer den, txorakeriak alde batera utzita. Jokalariek entrenatzailearekin batera erretzen zuten garaikoa, aldagela zaharkituak, Derby County, lokatza, Leeds United (kapitain Combo dutela, bai, This is England-ekoa), joku gogorra eta gaur egun inondik ikusten ez diren balore batzuk zeudenekoa. Hain zuzen, gure Reala txapeldun bilakatu zutenak.

Pelikuloia. Futbola gustatzen bazaizu ezinbestekoa.

2 comentarios:

  1. Aupa Ij....

    Niri ez zitzaidan hainbeste gustatu, nahiz eta filme ona den. Gehiago espero nuen. Baloreei dagokienez, bai Brian baita bere aurrekoa ere nahiko harroputzak dira eta jokalariek "ohea egiten diote" misterrari... Hortaz, ze balore?

    Agur bero bat!

    ResponderEliminar
  2. Ez?
    Baloreak, ba etxekoekin jokatzera ia-derrigortuta daudela, ez direla futbol izarrak, entrenamendu zelaia ikusi beharra besterik ez dago. Ze gehiago? Brian eta bigarren entrenatzaileak duten harremana, nola klubeko presidentea zelaira jeisten den azalpen eske Briani, nola bi entrenatzaileak fitxatu behar duten jokalariaren etxera joaten diren tinbre joka, ez dakit, gauza hoiek. Arrazoi duzu Brian harroputz bat dela eta jokalariak "ohea" egiten diotela misterrari. Batetik, harroputzak ez, baino entrenatzaile karakterdunak eta polemikoak gustatzen zaizkit neri,onartu behar det (batez ere Toshack, Cruyff, Capello, Camacho, jejeje eta Manix Mandiola) eta jokalariena, berriz, nazkagarria, hori bai. Gainera Konborekin hor, jaja...

    Lehen futbola orain baino normalagoa zen behintzat. Esan Cristiano Ronaldori Atotxan jokatzeko!!!

    Agur bero bat eta sinatu mesedez.

    ResponderEliminar