Ez badu ematen ere beheko Bronson tipo hau da: Tom Hardy.2010/03/29
2010/03/27
Bronson (2009). Biolentzia.
Pelikula hau bilatu nuen interneten eta, egia esan, flipatu egin det ikustean. Are gehiago jakinda egitazko istorio batean oinarritua dagoela...Interneten hau bilatu det tipoari buruz, bigotonwatch blogean:
Nuestro violento y bigotudo amigo lleva entalegado 34 años, 30 de los cuales los ha pasado en solitario. Entre sus hazañas se encuentran numerosos secuestros de prisioneros y funcionarios durante uno de los cuales pidio como rescate una muñeca hinchable, un helicoptero y una taza de té (ole).
Lo mejor de todo es que, fuera de chirona, lo unico que hizo fue in robo a una oficina de correos, del cual se llevo poco mas de 20 libras(al cambio unos 30 dracmas) y en el que nadie fue dañado. Por esto le cayeron 7 años.Bronson, fue encarnado en una pinícula por Tom Hardy,(Bronson, 2009) en la cual tambien lucia tremendo mostacho, y en la que se pegaba todo el rato en pelotas.
*Beheko argazkian egitazko Bronson 2006ko argazki batean.
2010/02/27
2010/02/19
2010/02/17
Honek emango digu igoera. Real!!
Bravoren gola nola bizi nuen kontatuko dizuet. Niretzako denboraldiko momentu oso garrantzitsua izan delako, eta kazetari eta bestelako askori ere entzun diet berdina. Aber, nik futbolerako psikologia eta hori dena oso garrantzitsua dela uste det. El fútbol es un estado de ánimo ez dakit nork esan zuen baino arrazoi pixka bat duela uste det.Eta horrekin lotuta, ba lehengo igandeko gola, ondorengo zelebrazioa, eta zaleengan sortu zuen zirrara. Navajas atezainen entrenatzaileak esan du "Anoeta emozionalki laua" ikusten zutela eta horrelako zerbaitekin piztuko zela uste zuten. "Anoeta emozionalki laua"! Hori dek eta! Guztiz ados nago zaleak horrelako zerbait behar zutela esatean. Gero goiko irudia begiratu eta esan: noiz ikusi dituzue jokalariak horrela ospatzen gol bat? Lehenengo zatia zen, e! Bravorekin gertatu den guztia, hiru jardunaldi irabazi gabe...gauza asko daude gol horren atzean.
Lasarte. Eta orain bai, kontatuko dizuet gola nola bizi izan nuen. Etxean nengoen, ezin nuen Anoetara joan. Eta izorratzen dit, ze neri gustatzen zait gero horrelakoak esatea: "realean atezainak lehenengoz gol bat sartu zuenean ni han nengoen" eta antzekoak, baino bueno...Iñaki de Mujikarekin partidoa entzuten, beti bezala, sukaldean amarekin (Gora Gipuzkoa! jaja) eta "que la va a tirar Bravo" eta horrelakoak, eta ni nere artean: "ze hostia, Lasarte, esto se te está yendo de las manos, o qué hostias?", ez nuen uste uruguaitarrak hori utziko zuenik. Ekibokatuta nengoen. Nik uste baino "psikologia" gehiago dauka Lasarte zaharrak, eta gainera lehenagotikan pentsatuta zeukaten... Ba hori, "goooooooooool" eta nik ezin nuen sinistu, etxean bueltaka, eskuak buruari heltzen, eta nere ama parrez, nik "ama, gauzak aldatu egin dira, horrela lehenengo zatian atezainari falta bat uzten botatzen badiote, non eta realean!!!"
Baina Lasartek esan zion baietz Claudiori, botatzeko falta, eta honek "no me jodas, después de la del Elche, que lo están dando por tv!!!", jajaja!!!! Eta Lasartek botatzeko, aste honetan Txileko telebistak erreportai bat egin ziola eta morala oso altu ikusten ziolako. Joder, onartu behar zaio ausarta dela. Eta horrelako jendea gustatzen zait. Sekulakoak entzun behar izango zituen kontran gola sartu izan baligute (Ansok esan zuen bezela, gauza oso oso zaila), baino bigarren joanda, jada lehengoan Bravorekin izan genuena pasata, arratxa txarrean sartuta, ez zeukan inongo nezesidaderik bizitza konplikatzeko... ba, begira nondik, horregatik irabazi genuen, ze oso ondo jokatu ta aukerak eta nahi dezuena, baino gol bakarra sartu genuen, eta gol horrek hiru puntu eman zizkigun.
Eta ditxosozko falta horrek zer gehigo ekarri zuen? Zaleen poza, horrelako gauzak gustatzen zaizkigulako, ze "hostia, Bravo falta botatzera, imajinatu sartu egiten duela!!!" Eta sartu!!!subidonazo!!! Horrelakoak ez dira egunero pasatzen...Giro ona taldean, aste osoa Bravo parrez eta ingurukoak ere pozik gauza ondo atera zelako, eta kritikak entzun beharrean ba "ausardia", "txapeldunen zortea" eta antzekoak entzuten dituztelako. Eta gainera irabazi. Eta Lasarte eta "staff" teknikoarentzako ba afirmazioa, egiten ari diren lanean eta bere sinismenari jarraiki besterik ez delako igoera ailegatuko. Eta teknikoek pentsatzen zuten Bravok sartu egingo zuela, eta sartu egin zuen, eta hori arrazionala izango da, baino asmatu egin zuen eta bere jokalariak eta beren egoera animikoa ezagutzen dituela erakutsi du. Oso inportantea.
Horregatik, txalo bat Lasarteri. Ederki ari zerate "Matxete", Navajas eta Balbi!!
REAL!!!!!!
2010/02/15
The Damned United (2009). Pelikulon!!
1968. Ingalaterra. Futbola. Eta entrenatzaile harro bat, Brian Clough ( "I wouldn't say thay I am the best couch but I certainly am in the top one"). Benetako istorio batean oinarritua, eta erakusten diguna futbola zer den, txorakeriak alde batera utzita. Jokalariek entrenatzailearekin batera erretzen zuten garaikoa, aldagela zaharkituak, Derby County, lokatza, Leeds United (kapitain Combo dutela, bai, This is England-ekoa), joku gogorra eta gaur egun inondik ikusten ez diren balore batzuk zeudenekoa. Hain zuzen, gure Reala txapeldun bilakatu zutenak.
Pelikuloia. Futbola gustatzen bazaizu ezinbestekoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
.jpeg)
