2010/11/14
2010/11/13
2010/11/11
Punk oi! azoka. Trukerako blog berria

Bloga eskaintzak ikusteko tokia izango da eta bertan "emailea"ren edo "hartzailea"ren kontaktua ere izango da, elkarrekin harremanetan jartzeko. 2. eskuko azoka bat izan nahi du tokiak; merkadiloa, baino interneten.
Oraingoz 6 iragarki daude, eta berea jarri nahi duenak mail honetara bidali dezake:
punkoiazoka@gmail.com
punkoiazoka.blogspot.com
2010/11/09
This is England '86
1. atala 2. atala 3. atala 4. atala
Eskerrik asko, rock'n roll bird!!!
2010/10/31
Aupa...
Aspaldian blogean ezer ere jarri gabe nago. Eta perezagatik da, ez ez daukatelako ezer kontatzekorik. Badaude garai batzuk idazteko gogo gutxiagorekin zaudela, eta nere buruari esan nion jada nahiko obligazio badala egunero lanera joatea, eta gogorik ez dagoenean idazteko, ba ez idatzi eta kitto...
Realaren partiduak jarraitzen ikusten det eta beti izaten det iritziren bat. Adibidez, ostegunean Almeriaren kontrako kopako partiduan iruditu zitzaidan Lasarteri "zezenak harrapatu" ziola aldaketak egiterakoan, eta Gontxa atera balu ez genuela galduko. Baita ere, talde honek "beste futbol" gehiago behar duela, partiduek ematen duten esperientzia hori. 2-0eko emaitza ezin da alperrik botatzen utzi, eta gutxiago Kopan...
Musikari dagokionez, esan behar det zinea tartea hartzen ari zaiola azkenaldian, baino jarraitzen dedala kontzertu batzuetara joaten. Azkenaldian hauek ikusi ditut (a cada cual más raro):
-Cocoguagua's band (uste det horrela idazten dala).
-Kokoshka (Iruñea). Hauek gustatu zitzaizkida. Bi gitarra eta bateria.
-Screaming Target. NCCko bi Arturoen talde berria. Rokanrola egiten dute eta, nere ustez, taberna girotzeko musika, beraiei begira egoteko baino. Lagun batek esan zidan bezela: "rockanroll para puretas". Abesten Gisela dago (Black Diamonds) eta oso ondo abesten du gainera.
-CC-627. Punk-rocka. Estilo Commando 9MM edo horrelako zerbait. Oso biziak eta zuzeneko ikusgarria, Mogambon behintzat. Txebi (Sospechosos) eta Pollu (Trullo y sus Zurullos Mecánicos) dira bajua eta gitarra eta oñatiar gazte bat bateria ondo egurtzen.
-Los Santos. Donostiko taldea, "punk con letras chorras" esan dezakegu. Neri gustatu zitzaizkidan.
-Thunder and Blitzkrieg. Alemaniatik etorri zen taldea, baino hemengo abeslariarekin. Hard-rocka egiten zuten eta bertsio ezagunak egin zituzten, Iggy Pop eta Motorhead uste det baietz. Kuriosoa taldea, baino bukaerarako ni aspertu egin nintzen pixka bat.
-Wau y los Arrghs. Muy grandes.
Talde berriak ezagutzeko, Mundo Subnormal irratsaioa gomendatzen det. Punk 77, power pop, punk-rocka...eta dena umorearekin nahastuta. Demi eta Alberto dira saioan hizlariak, eta disko asko dauzkate, baino ez dira pedante batzuk. (mundosubnormal.blogspot.com)
Esan dedan bezela, pelikula asko ikusten ari naiz azkenaldian, eta gehienak bere hizkuntzan.
Eric Rohmer zinegile frantziarraren ia bilduma osoa ikusi det, batez ere udaran. Honek Pauline en la playa, Cuento de invierno, Cuento de verano, eta horrelako izenburuak dauzkaten pelikulak egin ditu. Kasualidadea, 2010eko hasieran hil zen, 40 bat peli egin eta gero, 50eko hamarkadan hasita. Zuzendari honen peli gehienak berdintsuak dira: 5-6 pertsonai, "bizitza"ri buruz hitz egiten (gizon eta emakumeen arteko erlazioak, maitasuna etab.) dialogo eta sekuentzia oso luzeak, eta peli mantxoak. 80. eta 90. hamarkadakoak gustatu zaizkit gehien. Psikologian interesatua bazabiltza, egokiak.
Baita ere, "zine eta futbol zikloa" egin genuen nere etxean, nahi baino motzagoa, baino bueno... Awaydays, ID Identificacion, Made in Britain (hau ez da futbolari buruzkoa), The Firm (bi bertsioak:1988 ta 2009, askoz hobea zaharra), The Damned United (Brian Clough-i buruzkoa, "El Clemente inglés" edo "Mourinhoren aurrekaria", nahi dezuen bezala), Clough...Denak oso onak, batez ere futbola eta hooliganen mundua gustatzen zaionarentzako.
Alemana ikasten ari naiz eta, horren harira, zine alemanean ere sartu naiz pixka bat. Aurreko post batean jarri nituen peli interesgarri batzuk, eta horietako batzuk ikusi ditutu. Ez naiz aditua, baino egon zen Alemanian zuzendari bat oso berezia: Reiner Werner Fassbinder, eta bere pelikula batzuk ikusi ditut: Las amargas lágrimas de Petra von Kant, Alemania en Agosto etab. Hauek pixka bat arraroak dira, baino neri gustatu zaizkit baita ere. Hori bai, jarri azpitituluak, bestela...
Honez gain, beste peli gomendagarri batzuk hauek dira: El día que Nietzsche lloró, 1984 (liburua gomendagarria ez, baizik eta ezinbestekoa), La insoportable levedad del ser, etab. Esaten dizuet aspaldian "austeritate plana"ren barruan DVDek eta emulek pisu haundia hartu dutela...
Eta liburuei buruz beste egun batean idatziko det, jada nekatu naiz...
Bukatzeko, bota begiradatxo bat blog honetan: punkoiazoka.blogspot.com
2010/04/26
Novedades Carminha: Te Vas Con Cualquiera (2009). Haize freskoa.
Abestien izenburuak:
No uso condon
Te vas con cualquiera
Echame gel
Prove my love
Chulo, hortera y cumplidor
Mata ao teu pai
Ensalada de Ostias
Soy un juvenil (himno generacional)
Amor en el Courel
L.A.L.I.N.
Hey hey Vigo (canción costumbrista)
Ponte Rabuda
Dame de beber
I love Catholic girls
No te vuelvas portar mal
2010/04/13
Aspaldiko!
Musika. Azkenaldian punk-oi! musika pixka bat baztertu (nahiz eta atzo Skizon Angelic Upstarts-ekin gozatu nuen) eta beste estilo batzuk arakatzen saiatu naiz. Horien artean, hauek gustatu zaizkit gehiena:
Els Trons: Katalanak. 60. hamarkadako garage talde batzuen bertsioak egiten dituzte (The Music Machine, The Squires...). 4 abestiko EP bat daukate eta horietatik bi oso ondo daude (El que queda de mí eta Un noi del carrer), beste biak ez hainbeste.
Hauez gain, Los Negativos (Picnic caleidoscópico), Doctor Explosión (Chupa Aquí!!) eta The Bite (The reason to live) ere entzun ditut. Denak nahiko ondo, baino agian gehien gustatu zaizkidanak azken hauek eta gainera oraintsu disko berria atera dute.
Liburuak. Bi liburu hauek oso gustora irakurri ditut: Loiolako Hegiak (Imanol Murua Uria) eta El Alquimista (Paulo Coelho).
Loiolako Hegiak. Asko gustatu zait. Euskal Herriko politika interesatzen bazaizu ezinbestekoa. Askotan egunkariek ezkutatzen diguten datuak azaltzen dira. Loiolako elkarrizketetan zertaz hitz egin zuten? Nola? ETA bildu al zen Espainiako Gobernuko ordezkariekin? Zertaz hitz egin zuten? Galdera hauek erantzuten ditu liburu honek. Nire ustez lehenbailehen itzuli beharreko liburua.
El Alquimista. Azkenaldian bi liburuei buruz esan didate "nire ikuspegia aldatu du" eta horrelakoak. Horietako bat hau da. Oso erraz irakurtzen den liburua da Coelhorena, eta "zure bidea" bilatzen ari bazara, agian gauza batzuk argitzeko balio dezakeena. Nik irakurri dedan alea 23. ediziokoa da, badirudi arrakasta izan duela...
Zinea. Pelikula batzuk ikusi ditut aste santuan: Frost-Nixon, Lucio, Al Pacinorenak pare bat ere bai, Scoop... Bi aurrenekoak gustatu zaizkit gehien.
Frost Nixon: Nixonek kargua utzi eta gero egindako elkarrizketa zabalari buruzko filma. Politika eta kazetaritza, biak uztartzen ditu pelikula honek. Elkarrizketa haundi hauek nola prestatzen diren ikusi daiteke hemen: asesoreak, dokumentazioa...etab, etab...
Lucio: Cascanteko iturgin famatuari buruzko dokumentala. Flipatzekoa. Umorea ere ez zaio falta, eta Lucioren elkarrizketa pusketetan par batzuk egiten dituzu, galderak erantzuteko moduagatik. Pelikularen izenburuazpia oso zuzena iruditzen zait: "Anarquista, atracador, falsificador...pero sobre todo albañil"





.jpg)
