2010/12/26

Martín Hache (1997)

Bigarrengoz ikusi nuen peli hau atzo, eta ia aurrenekoan baina gehiago gustatu zitzaidan. Aurrenekoan bizpahiru esaldi grabatu nituen nere burutxoan eta ordutik nire pentsamenduan dijoaz, baina atzo konturatu nintzen, hasi eta bukatu arte, 5 minutuz gorako pelikulako dialogo guztiak nabarmentzekoak. Eta blogean bere lekua merezi zuela iruditzen zait.

Eta Federico Luppik egiten duen papera, kristona.
"Yo me follo a las mentes..." (Dante)

2010/12/24

Paha maa-Frozen Land (2005)

Buz Diyarı (Frozen Land / Paha Maa)
Yönetmen: Aku Louhimies
Senaryo: Paavo Westerberg, Jari Rantala, Aku Louhimies
Yapım: Finlandiya, 2005,
Oyuncular: Jasper Paakkönen, Mikko Leppilampi, Pamela Tola, Petteri Summanen, Matleena Kuusniemi, Sulevi Peltola, Mikko Kouki

Pelikula gogorra, pantailara itsatsita mantenduko zaituena. Finlandiar batzuen egunerokoa kontatzen du. Depresioa da pertsonai hauek lotzen dituen ezaugarria.

2010/12/19

Real Sociedad 1- Valencia CF 2. Irabaztea merezi eta galdu.

Beste porrot bat Realarentzat, eta gaurkoan merezi gabe. Neretzat, gaur Realak irabaztea merezi izan du eta galdu badu, bere akatsengatik izan da. Ez zait iruditu Valencia oso fuertea gaur Anoetan izan dena, eta Realak berriz nahiko partidu ona jokatu duela esango nuke, ez joko aldetik, baino bai jarrera eta lehia aldetik. Eta gola sartzeko aukerak ere izan ditu, batez ere bigarren zatian.

Baina, beste partidu batzuetan pasa bezala (adibidez At. Madrilen aurka etxean) 0 puntu etxerako, eta Lasarteren aurpegia partidu bukaeran oso esanguratsua zen. Hiru gako aipatuko nituzke nik atzoko partidua ez irabazteko:

Taldearen esperientzi falta. Bigarren zatian jokalari batzuk ansietate handiarekin ibili dira, eta horrek eragin handia izan du. Partidua "joan-etorri" batean sartu da, eta jokalariek ez dute jakin partidu "ero" hori geratzen (ez zitzaigun komeni hori, jokoan gehiago baiginen). Horren erakusle, Adurizen golaren jokaldia: ez da bakarrik Bravoren despeje txarra, baizik eta ondoren atzelariaren prezipitazioa. Edo aguantatu, edo bestela heldu eta lurrera. Lehen zatian ere, beste golean, Bravok ez du ondo tapatu bere aldea, baina Realak egindako falta oso inozoa izan da, "no venía a cuento". Horregatik, uste det Realak bere akatsengatik galdu duela.


Aukerak ez sartzea. Meritu haundia dauka Realak Valentzia bezelako talde haundi bati parez pare jokatzea, hori zalantzarik gabe. Baina bigarren zatian oso aukera garbiak izan ditugu, eta ez dugu bukatzen jakin. Hegaletatik pila bat iritsi gera, batez ere Griezmann eta Martinezekin, baino erdiraketak ez dira onak izan. Frantziarraren kasuan, gainera, kornerrak ere ez ditu ondo atera. Horrez gain, Llorenteren borroka ukaezina da, baina gola falta zaio, eta Tamudo ikusi ere ez dugu egin.

Arbitroaren lana. Realari pitatutako penaltia kenduta, uste det arbitroak oso errez pitatu duela valentziarren alde gaurkoan. Txartel gehiegi atera dizkie txuriurdinei, merezi gabe (Prieto, De la Bella...). Sarpong-i bukaeran adierazitako jokoz kanpokoa ere ez zen. Orain ez ditut gehiago gogoratzen, baina partiduaren ondoren geratu zaidan sentsazioa hori izan da.

Ba hori, txalo bat taldeari bere borrokagatik, eta aipatu miresgarria dela lehen mailan talde hauen aurka hain ondo konpetitzea. Gaur ere etxeko 8 jokalari hamaikakoan, eta onenak, gainera, etxekoak. Baina hain gertu izan ditugu hiru puntu hoiek...eta esku hutsik bueltatu gara, hortaz, oraindik badago lana egiteko talde honekin. Esperientzia hartu ahala ikasiko dute horrelako partiduak ez galtzen.

Aupa real!!!

2010/12/17

Fahrenheit 451, Truffaut eta Nosferatu zikloa



7000. bisita ospatzeko, sarrera berri bat jartzearen beharra sentitu det. Nere blogaren jarraitzaileok ez dezue merezi hainbeste denboran zain egon beharra. Gero pentsatzen hasi naiz: zertaz?

-Ilegales eta beraien kontzertua gaur Donostin? Ez det hainbeste kontrolatzen ere taldea..

-Odolaren mendekua talde eskuindar gipuzkoarrak disko bat atera duela gure muturren aurrean eta Galizan jo zutela duela hilabete batzuk Europako beste talde nazi batzuekin? Jendea informatzea ondo dago baina post bat horrekin...ez det nere bloga zikindu nahi...

-Euskal Herria Sozialista blogean jartzen dituzten gauzetaz? Asko flipatu det Arnaldo Otegiri "Mandela" deitzen dioten blog honetan, baino ez nekien nondik heldu...

-Edo Bizardunak taldeak gaur Garan emandako elkarrizketa aipagarriaz ere hitz egin nezakeen. Bai argi hitz egiten dutela "naparrek"!! "Marxistak gara eta nafar estatuaren aldekoak" "Ezker abertzalearekin simpathy for the devil sentitzen dugu baina ez dugu zertan ados egon behar gauza guztietan" eta abar...

-Edo futbolaz. Gustora egingo nuke Euskal Hintxen arteko batasunaren aldeko aldarrikapen bat, gehienbat Donostin derbian izandako istiluak eta gero. Are gehiago euskal selekzioaren partidua datorrenean. Uste det hainbeste busti diren euskal futbolariek ez dutela hartu jokatzeko erabakia, gero euskal "hooligan"ak elkarren artean hostiaka ikusteko...Eta ezin ahaztu ere Erreala egiten ari den denboraldi bikaina, etxeko jokalariekin gainera. 


Baina azkenean erabaki det asteazken arratsalde atseginaz hitz egitea. Atsegina, ta ez eguraldiagatik "prezisamente"; 0 azpitik Donostin. Nosferatu zikloaren berri Nokonok esan zidan, eta pelikula bat ikustera joateko gogoa neukan. Azkenean herenegun izan nuen aukera eta bi pelikula eman zituzten gainera: Antoine et Colette (1962) eta Fahrenheit 451 (1966)

Ziklo honetan zuzendari bat aukeratu eta bere filmografia osoa jartzen dute, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Aurten Francois Truffaut izan da aukeratua eta ekainera arte asteazkenero bere pelikulak ikusteko aukera dago, Antzoki zaharrean (Donostia), 20:15ean, 3.70 euroren truke.