2010/10/31

Aupa...

Kaixo!
Aspaldian blogean ezer ere jarri gabe nago. Eta perezagatik da, ez ez daukatelako ezer kontatzekorik. Badaude garai batzuk idazteko gogo gutxiagorekin zaudela, eta nere buruari esan nion jada nahiko obligazio badala egunero lanera joatea, eta gogorik ez dagoenean idazteko, ba ez idatzi eta kitto...

Realaren partiduak jarraitzen ikusten det eta beti izaten det iritziren bat. Adibidez, ostegunean Almeriaren kontrako kopako partiduan iruditu zitzaidan Lasarteri "zezenak harrapatu" ziola aldaketak egiterakoan, eta Gontxa atera balu ez genuela galduko. Baita ere, talde honek "beste futbol" gehiago behar duela, partiduek ematen duten esperientzia hori. 2-0eko emaitza ezin da alperrik botatzen utzi, eta gutxiago Kopan...

Aupa Martin!!!!

Musikari dagokionez, esan behar det zinea tartea hartzen ari zaiola azkenaldian, baino jarraitzen dedala kontzertu batzuetara joaten. Azkenaldian hauek ikusi ditut (a cada cual más raro):
-Cocoguagua's band (uste det horrela idazten dala).
-Kokoshka (Iruñea). Hauek gustatu zitzaizkida. Bi gitarra eta bateria.
-Screaming Target. NCCko bi Arturoen talde berria. Rokanrola egiten dute eta, nere ustez, taberna girotzeko musika, beraiei begira egoteko baino. Lagun batek esan zidan bezela: "rockanroll para puretas". Abesten Gisela dago (Black Diamonds) eta oso ondo abesten du gainera.
-CC-627. Punk-rocka. Estilo Commando 9MM edo horrelako zerbait. Oso biziak eta zuzeneko ikusgarria, Mogambon behintzat. Txebi (Sospechosos) eta Pollu (Trullo y sus Zurullos Mecánicos) dira bajua eta gitarra eta oñatiar gazte bat bateria ondo egurtzen.
-Los Santos. Donostiko taldea, "punk con letras chorras" esan dezakegu. Neri gustatu zitzaizkidan.
-Thunder and Blitzkrieg. Alemaniatik etorri zen taldea, baino hemengo abeslariarekin. Hard-rocka egiten zuten eta bertsio ezagunak egin zituzten, Iggy Pop eta Motorhead uste det baietz. Kuriosoa taldea, baino bukaerarako ni aspertu egin nintzen pixka bat.
-Wau y los Arrghs. Muy grandes.


Talde berriak ezagutzeko, Mundo Subnormal irratsaioa gomendatzen det. Punk 77, power pop, punk-rocka...eta dena umorearekin nahastuta. Demi eta Alberto dira saioan hizlariak, eta disko asko dauzkate, baino ez dira pedante batzuk. (mundosubnormal.blogspot.com)

Esan dedan bezela, pelikula asko ikusten ari naiz azkenaldian, eta gehienak bere hizkuntzan.

Eric Rohmer zinegile frantziarraren ia bilduma osoa ikusi det, batez ere udaran. Honek Pauline en la playa, Cuento de invierno, Cuento de verano, eta horrelako izenburuak dauzkaten pelikulak egin ditu. Kasualidadea, 2010eko hasieran hil zen, 40 bat peli egin eta gero, 50eko hamarkadan hasita. Zuzendari honen peli gehienak berdintsuak dira: 5-6 pertsonai, "bizitza"ri buruz hitz egiten (gizon eta emakumeen arteko erlazioak, maitasuna etab.) dialogo eta sekuentzia oso luzeak, eta peli mantxoak. 80. eta 90. hamarkadakoak gustatu zaizkit gehien. Psikologian interesatua bazabiltza, egokiak.

Eric Rohmer

Baita ere, "zine eta futbol zikloa" egin genuen nere etxean, nahi baino motzagoa, baino bueno... Awaydays, ID Identificacion, Made in Britain (hau ez da futbolari buruzkoa), The Firm (bi bertsioak:1988 ta 2009, askoz hobea zaharra), The Damned United (Brian Clough-i buruzkoa, "El Clemente inglés" edo "Mourinhoren aurrekaria", nahi dezuen bezala), Clough...Denak oso onak, batez ere futbola eta hooliganen mundua gustatzen zaionarentzako.

Brian Clough

Awaydays (2009)

Alemana ikasten ari naiz eta, horren harira, zine alemanean ere sartu naiz pixka bat. Aurreko post batean jarri nituen peli interesgarri batzuk, eta horietako batzuk ikusi ditutu. Ez naiz aditua, baino egon zen Alemanian zuzendari bat oso berezia: Reiner Werner Fassbinder, eta bere pelikula batzuk ikusi ditut: Las amargas lágrimas de Petra von Kant, Alemania en Agosto etab. Hauek pixka bat arraroak dira, baino neri gustatu zaizkit baita ere. Hori bai, jarri azpitituluak, bestela...

Fassbinder

Honez gain, beste peli gomendagarri batzuk hauek dira: El día que Nietzsche lloró, 1984 (liburua gomendagarria ez, baizik eta ezinbestekoa), La insoportable levedad del ser, etab. Esaten dizuet aspaldian "austeritate plana"ren barruan DVDek eta emulek pisu haundia hartu dutela...

Eta liburuei buruz beste egun batean idatziko det, jada nekatu naiz...

Bukatzeko, bota begiradatxo bat blog honetan: punkoiazoka.blogspot.com