2009/11/25

Hainbeste denbora horrelako pelikula baten zain...This is England (2008)


Zer esan? Nola hasi? Skinhead mugimenduaren bueltan ibili naiz aspaldiko urtetan eta ederki dakit historio guztia. 80ko hamarkada bizi nahi nukeena da. Eta Inglaterra toki kuttuna. Dena biltzen du Shane Meadows zinegilearen lan honek.
Batzuk maisu lana esaten diote, eta sariak ere eman dizkiote. Nik arlo teknikoaz ezer gutxi aipatu dezaket, baina nire kritika egin gabe ez dut utziko. Zinean ikusi nuen eta aurreko astean berriz DVDan, eta bertsio orijinalean ( lehenengo aholkua: ikusi jatorrizkoa). Pertsonaiei dagokienez, bat asko gustatzen zait eta beste bat oso gutxi. Asko gustatzen zait haur protagonista, mundiala!! Eta nolako papera jarri dioten, eta ze aurpegi daukan, barrea eragiten dit. Gutxi zein gustatzen zait? Bai, asmatu duzue: Conbo ( ez dakit horrela idazten den), ez bakarrik faxista bat delako, baizik eta bera agertzen denetik filmak hartzen duen norabideagatik. Ordura arte, irrifarre batekin ikusten dut pelikula, eta guztiz sartuta, flipatzen, han bertan banengo bezala. Eta bera agertzen denetik irrifarrea pixkanaka kentzen dijoa, eta bukaeran kopeta zimurtu eta guzti egin arte. Baina...zer egingo diogu, c'est la vie!!

Gehiagotan ikusiko dudala ziur nago, nire bizitzan Quadrophenia pelikulan daukan errekorra (gehienetan ikusitako filma) honek beteko du fijo. Eta bigarren aholkua: DVDan ikusten baduzue ikusi "sin falta" kendutako sekuentziak eta baita ekoizleari egindako elkarrizketa, behintzat Thomas Turgoosen aukeraketa arte!!!

¿Qué decir? ¿Cómo empezar? Llevo muchos años involucrado en la escena skinhead y me se bien toda la historia. La decada de los 80 es la que hubiese querido vivir. Y Inglaterra un sitio que me gusta mucho. Esta película de Shane Meadows tiene todos los ingredientes.

Algunos dicen que es un trabajo magistral, y también le han dado algunos premios. Yo poco puedo comentar de el apartado técnico, pero no me voy a quedar sin hacer mi comentario. La ví en el cine y la semana pasada la volví a ver en DVD, en versión original (primer consejo: ver la original). En cuanto a los personajes, uno me gusta mucho y hay otro que muy poco. El que me gusta mucho es el crío protagonista, grande!!! Y qué personaje le han puesto, y qué cara tiene, me hace mucha gracia...¿Y el que me gusta poco? Sí, habéis acertado: Combo (no sé si se escribe así), y no solo porque es un fascista, sino por el camino que toma la película desde que entra en escena. Hasta entonces, veo la película con una sonrisa, y totalmente metido, como si estuviera en Londres en el 83. Pero desde que sale, poco a poco la sonrisa se va apagando, y al final hasta con la frente arrugada...Pero, qué le vamos a hacer!!

Estoy seguro que la veré más veces, esta película batirá fijo el record que actualmente posee Quadrophenia ( la de peli más veces vista). Y antes de terminar el segundo consejo: si la veis en DVD ver sin falta las secuencias eliminadas y también la entrevista al productor, por lo menos hasta el casting y la selección de Thomas Turgoose!!!

2009/11/23

Reala 1-Cartagena 0. Hori dek tensioa askatzea hori!!!!!


90 minutua. Reala nagusi da jokoan baino aukerak sortzeko orduan zailtasunak ditu. Azken bost minutuak azkar joan dira Cartagenak laaaaasai jokatutako bi jokaldietan. "Ze pardiloak garen!" da Anoetan gehien entzuten den esaldia. Realak falta-korner bat duela minutu batzuk atezainaren eskuetara bidali du, sei aurrelari txuriurdin area barruan zeudenean. Desesperantea...

Badirudi, hamarren aurka arituagatik ere, joan egingo zaigula aukera Cartagena garaitu eta sailkapenean postu bat aurreratzeko. "Taldea nekatuta dago", "Balbi dimisión", "aldaketak lehenago, Lasarte!" eta horrelako oihuez inguratuta nago. Romanellik "bi jokaldi, bi jokaldi" errepikatzen du eta nik zalantzak ditut.

Baino baloia Nsueri iritsi zaio, honek, bizi, erdiraketa zail bat jarri du eskuin oinarekin eta hor azaltzen da "aspaldiko" Agirretxe, eta goooooooooooooooooolll!!!!!! gooooooooolllll!!!!!!!!goooooooooooollllll!!! Futbolak tentsioak askatzeko balio duela diote. Nik hilabete guztikoak askatu ditut gaurko golean!! Futbola pasioa da, eta niri ez kendu horrelako golak ospatzeko gozamena. Ez daude gauza asko bizitzan horrelako egoera animikora eramaten nautenak. Ez galdetu zergatik ze ez daukat erantzunik. Futbola. Reala. Gola. Hiru puntu. Poza.

"Zuhaitzek ez digute zelaia ikusten uzten" edo horrelako zerbait...

Bueno, partidu ondorengo estasia jaitsita (haundia izan da), lantokiko ordenagiluan nago, eta partiduak merezi duen azterketa egiten saiatuko naiz. Lehenengo eta behin, barkatu baino 20. minutuan ailegatu naiz....

Lehenengo zatia txarra. Berriro ere ez zait iruditu taldea golaren bila joan denik, eta aurreneko zatia, zakarrontzira bota ez nuke esango, baino ezer gutxi egiteko baliatu dute gipuzkoarrek. Nire ustez, Cartagena hobea izan da aurreneko zatian. Esan behar det baita ere ez zaidala gustatu Bueno-Agirretxe aldaketa, eta Realaren aukera garbienean zeharo berekoi egon dela uruguaitarra Anttoniorekin. Hauek ez al ziren etxe berdinean bizi? eskerrak...

Bigarren zatian animatu da partidua. Eta gehiago Cygan atzelari frantziarra kaleratu dutenean (toooontooooo!). Deskantsuan aldaketan bronka egon da fijo, ze Realak bigarren zatian beste aurpegi bat erakutsi du. Partiduaren bila joan dira, eta horren saria jaso dute partiduaren ondarrean. Porronek esaten du aldaketak berandu egin dituela Lasartek. Nik ez dakit berandu ala ez, baino uste det mesede egin diotela aldaketek taldeari (Aranburu-Nsue eta Bueno-Agirretxe). Niri Nsue asko gustatzen zait; uste det ez dagoela jokalaririk taldean bere mugikortasuna dutenak eta pertsonalki horrelako jokalariak nahiago ditut: aktiboak, hanka sartzen dutenak...

Total, hiru puntu, golaveragea alde, gutxienez bigarren, 25 puntu, eta bosgarren garaipena segidan etxean. Taldeak irabazten badaki, behintzat. Gabeziak? Galdu ahal izan dugu (Cartagenak aukera paregabea izan du 85.ean), taldeari esperientzia falta zaio horrelako partiduak hobeto kontrolatzeko, taldeari kosta egiten zaio jokaldiak sortzea, hegalak (Griezmann eta Prieto) gehiegi sartzen dira erdialdera (tokiak txikituz zailagoa da mina egitea eta errazagoa defendatzea. De kajon...) eta bukatzeko, gola falta zaigu (Ongi etorri Zlatan).

Taldea hazten ari da, jokalari hauek gizontzen ari dira, eta berri onena da hori egiten duten bitartean puntuak bildu eta goiko postuetan finkotzen ari garela. Animo eta segi horrela!!

Banaka

Agirretxe: Ratxa txarra zeramakien, eta seguro ez zela ariko ondo pasatzen. Gainera, aulkia berotu behar izan du pare bat aldiz. Denagatik, zorionak Imanolo! Behar zaitugu!
Nsue: Bere 20 minutuak elektrikoak izan dira, eta erakutsi du gosea duela eta taldean sartzeko gogoa. Jokalari garrantzitsua izan daiteke denboraldi honetan.
Prieto: Gehiago nahi dugu. Hik ahal dek!!
Griezmann: Jendea txoratuta dauka. Jaso duen txalo zaparrada, itzela.
Gonzalez: Barkatu, Gontxa, baino....kale earra in dek bigarren zatian, e!! jajaja Oi!
Aranburu: Gaur ez du bere egun onena izan, eta aldaketa justifikatua zegoen. Animo Mikel!
Rivas: Ikutu dituen baloi gehienak kanpora. Baino borroka ezin zaio ukatu.

2009/11/22

Futbolak erotzen gaitu!!!!!



Blogetan begiratzen irudi bitxiak aurkitzen dira. Futbola eta hooliganak gustoko badituzu seguru argazki hauei begiratuko diezula momentutxo bat. A! Eta ez baduzu "Entre Vándalos" liburua irakurri, zeren zain zaude?

2009/11/21

Ballet dantzaria izan nahi zuen Cockney-a. "Billy Elliot" (2000).

Hernaniko liburutegitik besterik gabe hartu nuen, ez neukan erreferentziarik, ez onik ez txarrik. Sorpresa ederra izan da, zorionez. Kokapena, aurrena: 1984 urtea Ingalaterran. Bi osagai horiekin jada banekien pelikula gustora ikusiko nuela, kale paisaiarengatik. Gainera, The Clash eta The Jam!!! Gauza animatzen dijoa. Eta bukatzeko aktoreen jantziak ere asko gustatu zaizkit, garaiko jaka bakeroak, Donkey berokiak (bai, bai) ...

Eta gaiari buruz, haur baten ametsari buruz hitz egiten du. Billy Elliotek, 11 urte ballet dantzaria izan nahi du. Bere familia pixka bat atzerakoia da eta hasieran ez du ulertzen haurrak bide hori hartu nahi izatea (aita-semeak meatzean egiten dute lan). Bukaeran aita biguntzen da eta Londreseko ikasketak ordaintzen dizkiote, kostata, Billyk bere ametsa lortzeko. Pare bat sekuentzia malkoak ateratzekoak dira.

Orokorrean asko gustatu zait, eta ezer espero gabe!

Esta película la cogí de la biblioteca de Hernani, sin más, no tenía referencias, ni buenas ni malas. Ha sido una buena sorpresa, por suerte. Primero, la ubicación: año 1984 en Inglaterra. Sólo con esos dos ingredientes ya sabía que iba a ver la peli a gusto, por el paisaje callejero (o como se diga). Además, los Clash y los Jam!!! La cosa se va animando. Y para terminar, la ropa de los actores también me ha gustado mucho, vaqueros de la época, chupas Donkey (sí, sí)...

Y en cuanto al tema se refiere, cuenta el sueño de un niño. Billy Elliot, de 11 años, quiere ser bailarín de ballet. Su familia, no acostumbrada a estos "oficios", no entiende que Billy quiera coger ese camino (padre y hermano trabajan en la mina). Al final, el padre se ablanda y, con mucho esfuerzo, le pagan unos estudios en Londres para que el chaval cumpla su sueño. Hay un par de secuencias ideales para las lágrimas.

Una película que me ha gustado, y sin esperar nada del otro mundo. Eso sí, no apta para "durillos".

2009/11/20

Beste pelikula on bat: "Otra mujer" (1988)




Woody Allen-en pelikula tipiko bat. Niri asko gustatzen zaizkit, pertsonaien arteko elkarrizketa horiek, bizitzak ekartzen dizkigun egoeratara nola egokitzen diren batzuk eta besteak. Oso identifikatua sentitzen naiz horrelako pelikulekin. Allenek bizitza den bezala ateratzen duela esango nuke. Psikoanalista etxean eta kontsulta ordaindu gabe, jaja...
Una película típica de Woody Allen. A mí me gustan mucho, esas conversaciones entre personajes, como se adaptan unos y otros a las situaciones que nos depara la vida. Me siento muy identificado con este tipo de películas. Diría que Allen retrata la vida tal como es. El psicoanalista en casa y sin pagar consulta, jaja...

2009/11/19

Irakeko gerra bertatik bertara. "Las tortugas también vuelan" (2004)

GonÇalo lankideak utzitako pelikula hau ikusi det eta gustatu zait, nahiz eta bukaera oso gogorra duen. Asko gustatu zait "Satelite"ren papera.

2009/11/06

'Bola y cadena. 20 años de explosión mod'. Ricky Gil

Brighton 64 Bartzelonan 80. hamarkadan sortutako mod taldea da. Orain ez dute jotzen baina esaten dutenez ez dute bueltatzearen ideia baztertzen. Ofizialki 2001ean esan zuten agur.

Talde hau oso interesgarria da. Mod munduan, estatuan aurkitu dudan interesgarriena, esango nuke. Behintzat aurreneko abestiak. Zergatik? punk jarrera eta abiadura zutelako, batez ere abiadura. Txaston latza. Geroago pop doinuak izan ziren nagusi beren errepertorioan, eta hori niri...mmmmm...... ez zait gustatzen.

Liburu honek Brighton 64 taldearen ibilbideari egiten dio errepasoa, barrutik. Ricky Gil taldearen sortzaile, baxujolea eta abeslaria da obra honen idazlea. Memoria hona duela erakusten du, gainera. Edo egunerokoa idazten zuela, ze bestela ez dut ulertzen. Anekdota pila bat kontatzen ditu, eta bere bizimoduaren kronika ere bada liburua, atal berezia betetzen dutelarik neskekin izan dituen erlazioak. Kuriosoa.

Bukaeran Matamala taldearen pasarte batzuk ere badaude. Matamala Brighton 64 ondoren sortu zuten eta katalanez kantatzen hasi ziren.

2009/11/04

Udaberrira arte...

snif, snif...Eguraldi ona bukatzera omen doa, eta graduak beheruntz...Nik badaezpada eman nion azken rulea motoari aurreko ostiralean, Pasai Antxora joan nintzan Javi Reyertezengana. Hemendik aurrera ematen dizkiotenak, eguerdian eta eguzkiarekin izan beharko dute, eta...hala ere...

2009/11/03

Heidi edo Andreas? Dopajea DDR-n.

Berlingo harresia erori zela 20 urte bete diren honetan, artikulo asko argitaratzen hasi dira egunotan DDR, RDA, GDR edo Ekialdeko Alemaniari buruz. Alemania sozialistak baliabide asko bideratzen zituen kirolean arrakasta lortzeko. Horrekin erakutsi nahi zuten herrialde sozialistetan hiritarrak indartsuagoak, osasuntsuagoak, hobeak zirela bloke kapitalistan baino. Hori lortzeko, ordea, produktu debekatuak erabiltzeagatik egin zen ospetsu Ekialdeko Alemania.

Kasu deigarriena Heidi Kriegerrena izan daiteke. Pisu jaurtiketako munduko txapelduna 1986an, sexua aldatu behar izan zuen kirolari zenean hartu zituan anabolizante esteroide pilagatik. Bere gorputzaren aldaketaz jabetu eta sexu aldaketa eskatu zuen, orain Andreas izena hartu duelarik.

Ze gauzak irakurtzen diren igandeko egunkarietan...

2009/11/02

Osasuna da nere bigarren taldea...

Realak 5-1 galdu du, bai. Lasarteri inkrepatzeko gogoa ez zait falta, Agirretxe eta Griezmann aulkian uzteagatik, besteak beste. Berdinketa aseguratzera ez ateratzeagatik (ez zen batere emaitza txarra), nahiz eta hor taldearen ardura garrantzitsua izan. Baino hori DVri eta Herri Irratiko tertulia lotsagabeei utziko diet, niri baino hobeto ematen zaie eta... Gu esaldi honekin kontsolatuko gara: HOBE BEHIN 5-0 GALTZEA BOST ALDIZ 1-0 BAINO.

Animo Matxete eta animo jokalariak!!!!! Irabazi nahiz galdu, galdu nahiz irabazi!!!

Eta horrelako aukera bat ezinhobea da "gure" Osasuna gogoratzeko, eta are gehiago gure bloglagun Monnypenyk horrelako argazki polit eta esanguratsua utzi digunean (edo hartu diogunean).